Jose Pablo Arriagaren ‘Atzeak’ erakusketa inauguratuko da gaur Markina-Xemeinen
1912.urtean eraiki eta franskismoaren azken urteetararte etengabe erabili zen Markina-Xemeingo kartzela zaharrak bere ateak irekiko ditu gaur, Markinako bonbardaketaren 75.urteurrenean, Jose Pablo Arriagaren eskulturen agertoki bihurtuta. Kartzela...
1912.urtean eraiki eta franskismoaren azken urteetararte etengabe erabili zen Markina-Xemeingo kartzela zaharrak bere ateak irekiko ditu gaur, Markinako bonbardaketaren 75.urteurrenean, Jose Pablo Arriagaren eskulturen agertoki bihurtuta. Kartzela zaharrean gertatu zitekeenari buruz bere oroimenak dioena irudikatu du eskulturgileak bertan. Gaur 20:00etan inauguratuko den erakusketa ekainaren 3ra arte egongo da zabalik, asteburuetan, 12:00etatik 22:00etara.