Maiatzeko zubira begira, Geoparkeak gehitu egin ditu bisita gidatuak
Maiatzeko zubira begira, Euskal Kostaldeko Geoparkeak gehitu egin du bisita eta jardueren kopurua. Mutrikura mugatuta, zapaturako flyscharen ibilbidea prestatu dute. Irteera 16:00etan izango da, Nautilus Ikasgune Geologikotik. Mutrikuko flysch beltzak,...
Maiatzeko zubira begira, Euskal Kostaldeko Geoparkeak gehitu egin du bisita eta jardueren kopurua.
Mutrikura mugatuta, zapaturako flyscharen ibilbidea prestatu dute. Irteera 16:00etan izango da, Nautilus Ikasgune Geologikotik. Mutrikuko flysch beltzak, Debako itsaslabarrak eta Zumaiako geruzak ezagutu ahalko dira. Karstaren mikrokosmosa ibilbidea egingo da domekan, Olatzko bailara karstikoan barrena. Irteera 10:00etan izango da, Olatzko San Isidro elizatik. Mutrikuko ondare historikoa bisitatuko dute maiatzaren 1ean, harriaren ibilbidean, 10:00etan, Mutrikuko turismo buegotik irtenda.
Bisitetarako sarrerak www.geoparkea.com webgunean eta Mutrikuko turismo bulegoan eskura daiteke.