250.000 kilo antxoa sartu dira gaur goizean, portuan
Hiru turrun, 250.000 kilo antxoa. 45 itsasontzi. Orain arteko datuak esku artean, antxoa kanpaina gaur hasi dela esan daiteke. Kalare Deuna kofradia ingurua antxoa kaxaz bete-beteta zegoen 10:30 bueltan. Benta leporaino bete dute erosleek. Pil-pilean e...
Hiru turrun, 250.000 kilo antxoa. 45 itsasontzi. Orain arteko datuak esku artean, antxoa kanpaina gaur hasi dela esan daiteke. Kalare Deuna kofradia ingurua antxoa kaxaz bete-beteta zegoen 10:30 bueltan. Benta leporaino bete dute erosleek. Pil-pilean egon da portua.
Eguerdia ailegatu da antxoa kilo guztiak zenbatu orduko. 250 tona izan dira arrantzaleek ekarritakoak, asko. Kiloan 26-31 garau sartu dira. «Tamaina handiegia daukate», zioen herritar batek portuan antxoa kaxen aurrean. Kontserba fabrikei saltzeko, baina, tamaina ona izan da gaurkoa.