Markina-Xemeingo aurrekontuen zati handiena Barroetara eta herriko batzordeetara bideratuko da
2012ko aurrekontuak bozkatuko dira gaur 20:00etan egingo den udal osoko bilkuran. Joan den eguenean aurkeztu zuen herritarren aurrean, Bilduko udal taldeak, prestatu duen proposamena. Aurrekontu hori aurrera ateraz gero, 5. 324.889 euroko aurrekontua ...
2012ko aurrekontuak bozkatuko dira gaur 20:00etan egingo den udal osoko bilkuran. Joan den eguenean aurkeztu zuen herritarren aurrean, Bilduko udal taldeak, prestatu duen proposamena. Aurrekontu hori aurrera ateraz gero, 5. 324.889 euroko aurrekontua edukiko du aurten udalak herriaren kudeaketarako, eta horretatik kopuru nagusiena batzordeen eta herriko taldeen funtzionamendura eta Barroetako zubia egitera bideratuko da. Urteko ekintzak aurrera eroateko 778.724 euro izango dituzte batzordeek; Barroeta futbol zelaira joateko zubia egiteko lanek, barriz, 1,3 milioi euroko kostua izango dute. Zubia egiteko, Bizkaiko Foru Aldundiaren 500.000 euroko diru laguntza izango du udalak.