Surf elkartea sortzeko batzarra, zapatuan, Lekeition
Surf Elkartea sortzeko batzarra egingo da zapatuan, 11:00etan, Lekeitioko kultur etxean. Martxoaren 30ean egin zuten lehen batzarrean elkartearen oinarriak eta ildo nagusiak eztabaidatu zituzten, eta datorren zapatuan elkartea indarrean jartzeko azken ...
Surf Elkartea sortzeko batzarra egingo da zapatuan, 11:00etan, Lekeitioko kultur etxean. Martxoaren 30ean egin zuten lehen batzarrean elkartearen oinarriak eta ildo nagusiak eztabaidatu zituzten, eta datorren zapatuan elkartea indarrean jartzeko azken pausuak emongo dira. Eskualde osoko surflariak batu nahi ditu elkarteak, eta dei zabala egin diete surflariei batzarrean parte hartzeko.