Ibarzabal eta Telleria aurreko postuetan Euskadiko txapelketan
Nahia Ibarzabal markinarrak lehen postua lortu zuen joan den zapatuan Gazteizen ospatu zen Euskadiko kluben arteko absolutoen txapelketan. Ibarzabalek, 5 km martxan lortu zuen garaipena froga ikusgarria egin ostean. Ibarzabalegaz batera, Izaro Telleria...
Nahia Ibarzabal markinarrak lehen postua lortu zuen joan den zapatuan Gazteizen ospatu zen Euskadiko kluben arteko absolutoen txapelketan. Ibarzabalek, 5 km martxan lortu zuen garaipena froga ikusgarria egin ostean. Ibarzabalegaz batera, Izaro Telleria markinarrak be parte hartu zuen lehian eta 3000 metroko lasterketan bostgarren postuan amaitu zuen. Markinar biak Bidezabal taldean dabiltza eta durangaldeko taldea Euskadiko txapelduna izan da.