Kanpaina hasi zenetik, estreinako, antxoaz bete da Ondarroako portua
Hiru turrun, 250.000 kilo antxoa. 45 itsasontzi. Orain arteko datuak esku artean, antxoa kanpaina atzo hasi zela esan daiteke. Kalare Deuna kofradia ingurua antxoa kaxaz bete-beteta zegoen 10:30 bueltan. Benta leporaino bete zuten erosleek. Pil-pilean ...
Hiru turrun, 250.000 kilo antxoa. 45 itsasontzi. Orain arteko datuak esku artean, antxoa kanpaina atzo hasi zela esan daiteke. Kalare Deuna kofradia ingurua antxoa kaxaz bete-beteta zegoen 10:30 bueltan. Benta leporaino bete zuten erosleek. Pil-pilean zegoen portua.
Eguerdia ailegatu zen antxoa kilo guztiak zenbatu orduko. 250 tona izan ziren arrantzaleek ekarritakoak, asko. Kiloan 26-31 garau sartu ziren. «Tamaina handiegia daukate», zioen herritar batek portuan antxoa kaxen aurrean. Kontserba fabrikei saltzeko, baina, tamaina ona izan zen atzokoa. Bataz besteko prezioa, polita: 3,35 euro.
Ondarroatik bi-hiru ordura topatu zuten antxoa.
Bermeon be sartu zen antxoa. 1.480 kaxa lehorreratu zituzten arrantzaleek kofradiaren inguruan, 15.000 bat kilo. Kilo kopurua tarteko, Ondarroan egindako prezioa baino hobea egin zuen bentan: 3,85 eurotan saldu zuten.
Portuan amarratuta
Azkan bi asteetan egin duen itsaso txarraren ondorioz, herenegun atera ziren, lehenengoz, txalupak itsasora.
Eta hori da, hain zuzen be, kanpaina baldintzatzen dagoena, eguraldi txarra. «Eguraldiak ez du laga antxoatara irteten», zioen atzo, Kalare Deunako benta arduradunak. Hori alderatuta, ikusteko dago zenbat antxoa topatuko duten. «Orain ikusi egin behar da arrantzuak ze irauten duen».
Oraingoz, azkanengo asteetan 254.100 kilo antxoa sartu dira Ondarroako portuan. Berdel kanpaina amaitu orduko 300 kilo, eta apirilaren 17an, 3.800 kilo.