Kirol Egokituaren Eguna ospatuko da maiatzaren 5ean Markina-Xemeinen
Kirol Egokitua ezagutzera emon eta sentsibilizazioa sortzeko asmoz, Kirol Egokituen Eguna antolatu du Geinke kirol taldeak maiatzaren 5erako. Egun horreri lotuta, erakusketa eta aurkezpenak be egongo dira Markina-Xemeinen. Mas alla del Olimpo izena due...
Kirol Egokitua ezagutzera emon eta sentsibilizazioa sortzeko asmoz, Kirol Egokituen Eguna antolatu du Geinke kirol taldeak maiatzaren 5erako. Egun horreri lotuta, erakusketa eta aurkezpenak be egongo dira Markina-Xemeinen. Mas alla del Olimpo izena duen erakusketa gaur zabalduko da, eta maiatzaren 13ra arte egongo da ikusgai astegunean, 17:00etatik 19:00etara, eta asteburu eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Alde batetik, Juan Armentia argazkilariak euskal kirolari paraolimpikoei ateratako argazkiak biltzen ditu erakusketak. Bestetik, kirola egiteko erabiltzen diren material desberdinak jarriko dituzte ikusgai, bizikletak, eskia egiteko aulkiak, saskibaloian ibiltzeko gurpil-aulkiak, trizikloa eta atletismoa egiteko aulkia besteak beste. Kirol Egokitua bera maiatzaren 2an aurkeztuko dute Uhagonen egingo den ekitaldian.