Ondarroa-Ondarroa iraupen luzeko ibilaldia egingo da maiatzaren 1ean
Artibai Mendigoizale Taldeak antolatuta 23. Ondarroa-Ondarroa iraupen luzeko ibilaldia egingo da maiatzaren 1ean. Irteera Zaldupe futbol zelaitik izango da 06:00etan. 60 kmko luzera eta 2.000mko malda izango ditu 14 orduko ibilaldiak, eta urtero legez...
Artibai Mendigoizale Taldeak antolatuta 23. Ondarroa-Ondarroa iraupen luzeko ibilaldia egingo da maiatzaren 1ean. Irteera Zaldupe futbol zelaitik izango da 06:00etan. 60 kmko luzera eta 2.000mko malda izango ditu 14 orduko ibilaldiak, eta urtero legez, ibilbidea ez da seinaleztatuta egongo.
Ibilbidea hau izango da: Ondarroa (06:00), Asterrika auzoa (06:50), Milloi mendatea (07:30), Txepetxabixe baserria (08:30), Santa Eufemiko Zelaia (09:15), Lekoiz mendatea (09:45), Zeinke auzoa (10:20), Gontzugarai mendatea (10:45), Kortaguren baserria (11:15), Oiz (12:00), Trabakua mendatea, (13:00), Asuntze baserria (14:30), Urko (15:10), Ixua mendatea (15:30), Max-kalamua (16:45), San Miguel mendatea (17:20), Arnoate baserria (18:00), Armetxa baserria (19:10), Moka baserria (19:35) eta Ondarroa (20:00).