Bildu eta Aralarren botoekin onartu dituzte Markina-Xemeingo 2012ko aurrekontuak
Bildu eta Aralar alderdien aldeko botoekin, 2012ko aurrekontuak onartu ditu Markina-Xemeingo Udalak. Hainbat batzar egin dituzten arren, Markina-Xemeingo hiru alderdiak ez dute bat egin aurrekontuak onartzerako orduan, eta EAJk ezezko botua emon di...
Bildu eta Aralar alderdien aldeko botoekin, 2012ko aurrekontuak onartu ditu Markina-Xemeingo Udalak. Hainbat batzar egin dituzten arren, Markina-Xemeingo hiru alderdiak ez dute bat egin aurrekontuak onartzerako orduan, eta EAJk ezezko botua emon dio aurrekontuari. Osoko Bilkuran argitu ez zituen beste kontzeptu batzuez gainera, aurtengo aurrekontuetan Bera Kruz ikastolari ematen zaion laguntzetan murrizketa handia egotea eta Altzaleiko etxeen eta Turu artean azera egiteko proiekturik ez egotea aitatu zituen EAJk aurrekontuei ezezkoa emoteko. Aralar alderdiak, ostera, onartu egin zuen Bilduren proposamena. «Forma eta edukin aldetik ahalegin handia egin delako», esan zuen Karmelo Jaio Aralarko zinegotziak. Bera Kruz ikastolari laguntza gutxitzearekin be ados agertu zen Aralar. Murrizketak eskola publikoan be badirela esan zuen eta euren apustua euskal eskola demokratiko bat dela. «Kontzertatua izanik eta gotzaitegiari lotua lehendik nahikoa laguntza dituela uste dugu», esan zuten.