D3Mren epaiketa salatzeko elkarretaratzea egin dute Lekeition
D3M plataformaren eta Askatasuna alderdi politikoaren epaiketa salatu eta auzipetuei elkartasuna adierazteko asmoz elkarretaratzea egin dute gaur, hainbat herritarrek, Lekeitioko udaletxeko eskaileratan. Ordu erdiko elkarretaratzearen amaieran jakitera...
D3M plataformaren eta Askatasuna alderdi politikoaren epaiketa salatu eta auzipetuei elkartasuna adierazteko asmoz elkarretaratzea egin dute gaur, hainbat herritarrek, Lekeitioko udaletxeko eskaileratan. Ordu erdiko elkarretaratzearen amaieran jakitera emon dutenez, epaiketaren inguruko mozioa aurkeztu dute, eta horren aurrean, Lekeitioko Udalak ezohiko bilkura deitu du maiatzaren 3rako. Bestalde, maiatzaren 5ean Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusak egongo direla jakitera emon dute: Guzurmendi eta Galarrena tabernaten emon behar da izena.
Eguenean hasiko da epaiketa, eta maiatzaren 4, 7, 8, 9, 17 eta 18an hurrengoak. Saio denak San Fernando de Henaresen izango dira, Madrildik hamabost kilometrora. Hamahiru lagun daude auzipetuta, Eusko Legebiltzarrerako 2009ko hauteskundeetara begira ETAren agindupean aritzea egotzita. Zazpi eta bederatzi urteko zigorrak eskatu dizkiete.