Alkoholismoaren gaineko hitzaldia egongo da etzi
Herriko Alkoholiko Anonimoak taldearen 42. urteurrenaren barruan, alkoholismoaren gaineko berbaldia egingo da, zapatuan, 18:00etan hasita, Kofradia Zaharrean. Cristina Saez de Arregi psikiatra eta Alkoholiko Anonimoak eta Al-Anon taldeetako kideak izan...
Herriko Alkoholiko Anonimoak taldearen 42. urteurrenaren barruan, alkoholismoaren gaineko berbaldia egingo da, zapatuan, 18:00etan hasita, Kofradia Zaharrean. Cristina Saez de Arregi psikiatra eta Alkoholiko Anonimoak eta Al-Anon taldeetako kideak izango dira hizlariak. Hilabete honetan, ikastetxeetan be egingo dituzte solasaldiak.