LAB sindikatuak deituta lanuztea egin dute gaur, administrazio publikoko langileek. 11:30ean hasita, ordu erdiko elkarretaratzea egin dute langileek Lekeitioko udaletxeko eskaileratan. Udaleko eta irakaskuntzako beharginez gain, herritarrak be batu dir...
Urteroko hitzorduari hutsik egin barik, Markina-Xemeingo karmeldarren komentuan batu dira Karmel aldizkariaren egile eta kolaboratzaileak. Azken aldizkaria aurkezteagaz gainera, Julen Urkiza eta Luis Baraiazarra karmeldarrek idatziatako liburuak be ezagutzera emon dituzte. Hamazazpi lagun batu ziren zapatu goizean egindako aurkezpenean. Liburuen egileez gain, bertan egon ziren beste batzuren artean, Patxi Juaristi, Leire Bilbao, Ana Urkiza, Jabier Kalzakorta, eta Miren Agur Meabe eskualdeko idazleak. Berriro be, Julen Urkiza eta Luis Baraiazarrak lan ikaragarria egin dutela erakusten dute argitaratu barri dituzten liburuek: Santa Teresa Jesusena Bizitza Liburua eta Los Carmelitas en Larrea. Santa Teresaren jaiotzaren 5. mendeurrenaren harian sortu zitzaien haren idazlan guztiak euskaraz jartzeko asmoa, eta idazlan guztiekin batera ez ezik, berariazko eran be argitaratu dute, gaztelania eta euskara ezker-eskuin jarririk. Gaztelaniako testua Tomas Alvarezek Monte Carmelo argitaletxerako prestatutakoa da, eta itzulpena argitalpen horreri jarraituz egin du Luis Baraiazarrak. Zornotzako Larrea komentuko hiru mendeetako historia jaso du Julen Urkizak Los Carmelitas en Larrea liburuan. Zehaztasun handiz idatzitako lana egiteko ikerketa zabala egin behar izan du historialariak, Gasteiz, Madril eta Erromako artxibategiak tarteko, eta lan sendo horren fruitua da argitaratu barri duen obra. Garai onak eta latzak, sorreratik kanporatze arte eta errestauraziotik gaur arte, Larreako gertakari guztiak eta komunitate eta nobizioen jazoerak [...]
11:30ean batuko dira Lekeitio Futbol Taldekoak Larrotegi zelaian, hainbat urtez taldearen alde lan egin duen Manolo Lopezi eskerrak emoteko. Ekitaldi bat egingo diote, eta ondoren, Logroñoko Alfaro taldeko eta Lekeitio Futbol taldeko betaranoek partidua jokatuko dute. «Ez da erraza futbol zelaiaren ardura hartzen duen pertsona bat aurkitzea eta zuzendaritzak eskerrak emon nahi dizkio egin duen lanagatik eta erakutsi duen konpromisoagatik» adierazi dute. Manolori eskerrak emoteko, herritar guztiak gonbidatu ditu Lekeitio FTk ekitaldira. «Merezitako errekonozimendua emon nahi diogu guztion parte hartzeagaz», esan dute.
680 kiloko txapelketan lehen postuan geratu eta gero, asteburu honetan 640 kilokoan hasiko da lehiatzen talde mutrikuarra. Taldeak txapelketa honekin amaituko du lur gaineko sokatira txapelketa.
Kultur aretoa bete egin zen, Andoni Ortuzarrek gaur eguneko egoera politikoaren gainean eskainitako hitzaldian. EAJren Bizkai Buru Batzarreko lehendakariak azken lau urteei gainbegiratua eman zien eta oposizio tinko eta irmoa eginez, EAJk galdutako uda...
Proposamen kultural eta jai herrikoiaren bitartez, iparraldeko eta hegoaldeko euskal herritarren arteko harremanak bultzatuko ditu aurten be asteburuan ospatuko den Iparraldeko Haizeak ekimenak. Ipuin kontalari, bertso saio, azoka eta musika. Adin eta gustu guztientzako eskaintza zabala prestatu du jairako Aittitta Txiki taldeak. Urtero modura, barikua umeei zuzenduta egongo da, eta beraz, eurak izango dira protagonistak. Aurten, ipuin kontalaria aukeratu dute gai nagusi. Hori dela eta, Koldo Amestoi ipuin kontalariaren saioa egongo da, baina, umeek be, Lekeitioko ipuin eta eleberriak kontatu beharko dizkiote berari, bazkalosteko tailerrean. Zapatuan, iparraldeko eta hegoaldeko produktuak erosteko aukera egongo da Independentzia plazan zabalduko duten azokan, gainera, produktu dastaketa be antolatu dute eguerdirako, eta taberna eta koadrila arteko gisau txapelketa egongo da domekan. Egitaraua: Barikua 11:00. Udaletxeko eskaileretan eskolako eta ikastolako gaztetxoak argazkia ateratzea. 11:30. Koldo Amestoi ipuin kontalaria Azkue aretoan. 12:30. Bazkaria plazan. 14:00. Ipuin tailerra Barandiaran aretoan. 22:30. Bertso saioa Konpainiako elizan. Zapatua 10:30-14:00. Azoka berezia plazan. 12:00. Produktu dastaketa azokan. 13:00. Oihal Berria taldea azokan eta kalerik kale. 18:30. Baigorriko Arrola eta Lekeitioko Etorkizuna dantza taldeen kalejira. 19:00. Baigorriko Arrola eta Lekeitioko Etorkizuna dantza taldeen dantzaldia plazan. 20:30. Amaren Alaben kantaldia San Pedropean. 21:00. Txikirri Txikirri taldea kalerik kale. 22:00. Elektro Txaranga kalerik kale. 23:00. Lekittoko Tinbaleruak [...]
«Oso pozik gaude erantzunarekin. Aurten, inoiz ez bezala, izen-ematea arrakastatsua izan da». Horrelaxe adierazi dute Mutrikuko Burumendi Mendi Elkarteko kideek etzi egingo den Arnoko VIII. Mendi Lasterketa eta Ibilaldiak eduki duen oihartzuna. 150 lagunek egingo dute ibilbidea saltaka eta 168 izango dira oinez egingo dutenak. «Saltaka egin nahi dutenen zerrendan batzuk kanpoan utzi behar izan ditugu. Izan ere, 150 pertsonak parte hartu dezakete, gehienez ere. Eta jende gehiagok izena eman nahi bazuen ere, lasterketatik kanpo geratu behar izan dira». Oinez egingo dutenak ere ez direla gutxi adierazi dute antolatzaileek. «Oso pozik gaude ekimenak eduki duen erantzunarekin. Gainera, kontuan hartu behar dugu, asteburu honetan Hiru Handiak proba ere egingo dela eta batzuk bertan parte hartuko dutela, laguntzen edo lehiatzen». 22 kilometroko ibilbidea Ibilbidea ere ondo-ondo zehaztuta dauka Burumendik: Mutriku (Goiko Plaza)-Kalbaixo-Arno- Ostolamendi-Katei-Burgo-Saturraran-Galdona-Mutriku. Guztira 22 kilometroko luzera dauka ibilbideak. Saltaka egingo dutenak 10:00eta irtengo dute Goiko Plazatik. Oinez egingo dutenak aldiz 08:00etan daukate irteera ordua, leku beretik. Saltaka egiteko parte hartzaileen zerrenda itxita badago ere, egunean bertan ibilaldian parte hartu nahi duenak izena emateko aukera edukiko du. Horiek 13 euro ordaindu beharko dute. Aurreko urteetako txapelketak kontuan hartuta, momentuz, lasterketako errekorrak Zugaitz Ezpeleta eta Oihana Kortazarrek dituzte. «Ezpeletak ordu bat 36 minutu [...]
Parisko Fiskaltza antiterroristak adierazi du ikertzaileen datuen arabera ezin dela esan Oroitz Gurrutxaga Gogorza (Errenteria, 1981) ETAko talde militarreko burua zenik eta, ondorioz, ez dutela ETAko agintari gisa epaitzeko eskatuko. Haren arabera, e...
Bizkaiko Foru Aldundiak hartutako ebazpenaren aurkako auzi-errekurtsoa jarriko dute bihar, 12:30ean, Bilboko Auzitegi Nagusian.
Hiru partidu jokatu eta gero, bi taldeak bueltako partiduekin hasiko dira. Txapelketan Bartzelona, Markina-Xemein, Nafarroa (Noain) eta Berriatua daude parte hartzen. Berriatuako zesta eskolako arduradun Roberto Lekuek txapelketa irabazteko asmoz daude...
Geoparkeak gonbidatuta, Unai Basurko euskal nabigatzaileak bere esperientziaren berri eman du. Pakea Bizkaia, lehiaketetatik hezkuntzara egitasmoa aurkeztu du: munduan zehar egin dituen bidaietan ikusi eta ikasitakoa aurkezteaz gainera, beste kulturek...
Hitzordua 19:00etan dago jarrita. Bertan Xabier Aranburu preso ondarrutarrari buruz berba egingo da. Ondoren, 20:00etan, manifestazioa egingo da. Deialdia Gernikako akordioa sinatu zuten Ondarroako eragileek egin dute.
Lurraldeko Zatikako Planari aurkeztutako alegazioak onartu ditu Markina-Xemeingo Udalak aho batez. DOT berriak egin bitartean, LZPren behin behineko onarpena atzeratzea eskatu dute. Martxoan, Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariekin batzarra egin zuen uda...
Baionako Polizia Etxetik atera dituzte 16:00etan, Xabier Aranburu ondarrutarra eta Oroitz Gurrutxaga oreretarra. Polizia Etxearen aurrean zeuden senide eta lagunek kazetarien bidez jakin dute handik ateratzekoak zirela. Miarritzeko aireportura eroan di...