Miarritzeko aireportura eroan dituzte Xabi Aranburu eta Oroitz Gurrutxaga
Baionako Polizia Etxetik atera dituzte 16:00etan, Xabier Aranburu ondarrutarra eta Oroitz Gurrutxaga oreretarra. Polizia Etxearen aurrean zeuden senide eta lagunek kazetarien bidez jakin dute handik ateratzekoak zirela. Miarritzeko aireportura eroan di...
Baionako Polizia Etxetik atera dituzte 16:00etan, Xabier Aranburu ondarrutarra eta Oroitz Gurrutxaga oreretarra. Polizia Etxearen aurrean zeuden senide eta lagunek kazetarien bidez jakin dute handik ateratzekoak zirela. Miarritzeko aireportura eroan dituzte, auto bitan, burua estalita eta eskuburdinekin. Epailearen aurretik noiz pasatuko dituzten ez dakite senideek oraindik.
Atxiloketen harira, gaur, 19:30ean, udalbatzar berezia deitu du Bilduk Ondarroan. Osoko bilkura amaituta, batzar informatiboa eta manifestazioa egingo dira.