Unai Basurkok Pakea Bizkaia proiektua eta belaontzia ekarri ditu bertora
Geoparkeak gonbidatuta, Unai Basurko euskal nabigatzaileak bere esperientziaren berri eman du. Pakea Bizkaia, lehiaketetatik hezkuntzara egitasmoa aurkeztu du: munduan zehar egin dituen bidaietan ikusi eta ikasitakoa aurkezteaz gainera, beste kulturek...
Geoparkeak gonbidatuta, Unai Basurko euskal nabigatzaileak bere esperientziaren berri eman du. Pakea Bizkaia, lehiaketetatik hezkuntzara egitasmoa aurkeztu du: munduan zehar egin dituen bidaietan ikusi eta ikasitakoa aurkezteaz gainera, beste kulturekin harremanetan ikasitakoak ere mahai gainean jarri ditu Basurkok. Itsasoaren eta naturaren inguruan duen pasioa agerian geratu da, bai eta baliabide haiek zaintzeko konpromisoa ere. Euskal arrantzaleen ibilbideari segituta egindako bidaiak entzuleen ikusmina piztu du. Amaieran, Pakea Bizkaia belaontzia bisitatu ahal izan dute, bertatik bertara bisitatu ere.