Lanuztea egin dute administrazio publikoko langileek Lekeition
LAB sindikatuak deituta lanuztea egin dute gaur, administrazio publikoko langileek. 11:30ean hasita, ordu erdiko elkarretaratzea egin dute langileek Lekeitioko udaletxeko eskaileratan. Udaleko eta irakaskuntzako beharginez gain, herritarrak be batu dir...
LAB sindikatuak deituta lanuztea egin dute gaur, administrazio publikoko langileek. 11:30ean hasita, ordu erdiko elkarretaratzea egin dute langileek Lekeitioko udaletxeko eskaileratan. Udaleko eta irakaskuntzako beharginez gain, herritarrak be batu dira mobilizaziora. Udaletxe aurreko elkarretaratzeagaz gainera, beste bat egin dute aurretik Lekeitioko eskolan, eta barikuero, ikasturtea bukatu arte, “kalitatezko zerbitzu publikoen alde”, eskolako ate aurrean, hamabost minutuko elkarretaratzea egingo dutela jakitera emon dute. “Eskola komunitate osoa gonbidatua dago”, esan dute.