Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

300 lagun baino gehiagok parte hartuko dute domekan Arnoko Mendi Lasterketan

«Oso pozik gaude erantzunarekin. Aurten, inoiz ez bezala, izen-ematea arrakastatsua izan da». Horrelaxe adierazi dute Mutrikuko Burumendi Mendi Elkarteko kideek etzi egingo den Arnoko VIII. Mendi Lasterketa eta Ibilaldiak eduki duen oihartzuna. 150 lagunek egingo dute ibilbidea saltaka eta 168 izango dira oinez egingo dutenak. «Saltaka egin nahi dutenen zerrendan batzuk kanpoan utzi behar izan ditugu. Izan ere, 150 pertsonak parte hartu dezakete, gehienez ere. Eta jende gehiagok izena eman nahi bazuen ere, lasterketatik kanpo geratu behar izan dira». Oinez egingo dutenak ere ez direla gutxi adierazi dute antolatzaileek. «Oso pozik gaude ekimenak eduki duen erantzunarekin. Gainera, kontuan hartu behar dugu, asteburu honetan Hiru Handiak proba ere egingo dela eta batzuk bertan parte hartuko dutela, laguntzen edo lehiatzen». 22 kilometroko ibilbidea Ibilbidea ere ondo-ondo zehaztuta dauka Burumendik: Mutriku (Goiko Plaza)-Kalbaixo-Arno- Ostolamendi-Katei-Burgo-Saturraran-Galdona-Mutriku. Guztira 22 kilometroko luzera dauka ibilbideak. Saltaka egingo dutenak 10:00eta irtengo dute Goiko Plazatik. Oinez egingo dutenak aldiz 08:00etan daukate irteera ordua, leku beretik. Saltaka egiteko parte hartzaileen zerrenda itxita badago ere, egunean bertan ibilaldian parte hartu nahi duenak izena emateko aukera edukiko du. Horiek 13 euro ordaindu beharko dute. Aurreko urteetako txapelketak kontuan hartuta, momentuz, lasterketako errekorrak Zugaitz Ezpeleta eta Oihana Kortazarrek dituzte. «Ezpeletak ordu bat 36 minutu [...]

Mutrikuko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
2012/05/31

«Oso pozik gaude erantzunarekin. Aurten, inoiz ez bezala, izen-ematea arrakastatsua izan da». Horrelaxe adierazi dute Mutrikuko Burumendi Mendi Elkarteko kideek etzi egingo den Arnoko VIII. Mendi Lasterketa eta Ibilaldiak eduki duen oihartzuna.

150 lagunek egingo dute ibilbidea saltaka eta 168 izango dira oinez egingo dutenak. «Saltaka egin nahi dutenen zerrendan batzuk kanpoan utzi behar izan ditugu. Izan ere, 150 pertsonak parte hartu dezakete, gehienez ere. Eta jende gehiagok izena eman nahi bazuen ere, lasterketatik kanpo geratu behar izan dira». Oinez egingo dutenak ere ez direla gutxi adierazi dute antolatzaileek. «Oso pozik gaude ekimenak eduki duen erantzunarekin. Gainera, kontuan hartu behar dugu, asteburu honetan Hiru Handiak proba ere egingo dela eta batzuk bertan parte hartuko dutela, laguntzen edo lehiatzen».
22 kilometroko ibilbidea
Ibilbidea ere ondo-ondo zehaztuta dauka Burumendik: Mutriku (Goiko Plaza)-Kalbaixo-Arno- Ostolamendi-Katei-Burgo-Saturraran-Galdona-Mutriku. Guztira 22 kilometroko luzera dauka ibilbideak.
Saltaka egingo dutenak 10:00eta irtengo dute Goiko Plazatik. Oinez egingo dutenak aldiz 08:00etan daukate irteera ordua, leku beretik. Saltaka egiteko parte hartzaileen zerrenda itxita badago ere, egunean bertan ibilaldian parte hartu nahi duenak izena emateko aukera edukiko du. Horiek 13 euro ordaindu beharko dute.
Aurreko urteetako txapelketak kontuan hartuta, momentuz, lasterketako errekorrak Zugaitz Ezpeleta eta Oihana Kortazarrek dituzte. «Ezpeletak ordu bat 36 minutu eta hogei segundo behar izan zituen ibilbidea amaitzeko».
Zaleak prest daude. Parte-hartzaileak ere gertu daude eta herria urteko hitzordu garrantzitsua jasotzeko listo dago. Osagai guztiak kontuan hartuta, dena prest dago Mutrikun domekan urteko kirol ekintza arrakastatsuena arrakastaz ospatzeko.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Berriak, Bizkaia

Hirurehun lagun bildu dira Derion, Ehun Mendietako Anaidiaren Eguna ospatzeko

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayk kaleratu asmo dituen 60 langileen zerrenda eman dio batzordeari

Euskal Herria, Bizkaia

Ekintzaile batek bi aste daramatza zuhaitz batean, itsasadar azpiko tunelaren aurka

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.