Proba bikaina burutu du Garraitz taldeak Senpereko Triatloian
Emaitza bikainekin bueltatu da Lekeitioko Garraitz Triatloi Taldea Senperetik. Taldeko 19 neska-mutilek parte hartu zuten lehian, eta eguraldi txarra izan zuten arren, ondo aritu ziren. Erlojuaren kontrakoa egin zuten zapatuan taldeka, eta lau talde au...
Emaitza bikainekin bueltatu da Lekeitioko Garraitz Triatloi Taldea Senperetik. Taldeko 19 neska-mutilek parte hartu zuten lehian, eta eguraldi txarra izan zuten arren, ondo aritu ziren. Erlojuaren kontrakoa egin zuten zapatuan taldeka, eta lau talde aurkeztu zituzten bertara. Danetara 84 talde aritu ziren lehian, eta Garraitzeko mutilek, Ander Okamika, Haritz Garate, Joseba Iturraspe eta Markos Bernaolak irabazi zuten proba. Talde mixtoa, barriz, bigarren geratu zen. Domekan, proba olinpikoa burutu zen: 1.500m-40km-10km. Hemen be emaitza onak lortu zituzten Garraitzkoek. Ander Okamika 7. sailkatu zen, eta Haritz Garate 16.a izan zen.