Puntako txirrindulariek irekiko dute VII. Kirol Astea, astelehenean
Astelehenean hasiko da martxan Zubi Zahar herri ikastolan, VII. Kirol Astea, Kirolean hasi, hezi eta ikasi lelopean. Lehenengo hitzordurako punta-puntako txirrindulariak bildu dituzte mahai inguruan: Marino Lejarreta, Ruben Gorospe, Unai Etxebarria eta...
Astelehenean hasiko da martxan Zubi Zahar herri ikastolan, VII. Kirol Astea, Kirolean hasi, hezi eta ikasi lelopean.
Lehenengo hitzordurako punta-puntako txirrindulariak bildu dituzte mahai inguruan: Marino Lejarreta, Ruben Gorospe, Unai Etxebarria eta Alberto Leanizbarrutia. Mintzagaia Euskal txirrindulariak mundu osora zabaltzen izango dute.
Mahai ingurua herritar guztiei zabalik egongo da, eta 15:00etan hasiko da, ikastolan bertan.
Aurrera begira, VII. Kirol Asteak Bizikleta Eguna ekarriko du maiatzaren 18an, eta kirol jai nagusia maiatzaren 20an, Itsasaurren, herri kirolekin.