90. hamarkada gogora Matadero Egunean
Adin guztiak bat egitea lortu zuen Matadero Egunak. Taupada taldearen garaikoak eta talde barrien jarraitzaileak bat egin zuten Akerbeltz gaztetxean. Eguraldia zela eta, Markina-Xemeingo hiltegia zegoen lekuan egitekoa zen irratsaioa Buztarri tabernati...
Adin guztiak bat egitea lortu zuen Matadero Egunak. Taupada taldearen garaikoak eta talde barrien jarraitzaileak bat egin zuten Akerbeltz gaztetxean. Eguraldia zela eta, Markina-Xemeingo hiltegia zegoen lekuan egitekoa zen irratsaioa Buztarri tabernatik egin zuten Markinako Gazte Asanbladakoek. Mahaia eta mikrofonoak tabernan jarri, eta hiru esatarik musika jarri eta EUP irratiaren garaiak gogora ekarri zituzten. Elkarrizketen bidez, herrian egon zen irratiaren esperientzaik kontatu zituzten. 11:00etan hasi ziren kontzertuak gaztetxean. Lau taldek, 90. hamarkadako bertsioak jo zituzten eta ostean hasi zen Taupadaren kontzertua. Mikel Txurruka, Juanjo Elordi eta Iker Etxeberria, gustura aritu ziren Akerbeltzeko taulagainean. Hamazazpi urte pasatu dira taldeak alkarregaz azkanengo jo zuenetik, baina ez dute oraindik indarra galdu. Publikoak, gazte zein nagusi, 90. hamarkadako taldearen kantak gogoratu zituen.