Hainbat lagun batu zituen Kirol Egokituaren Egunak
Zeuzkan helburu guztiak bete zituen, zapatuan, Markina-Xemeinen egin zen Kirol Egokituaren Egunak. Kirol egokitua ezagutzera emoteko asmoz, parte hartzea sustatu nahi zuen ekimenak, eta ekimenak izandako erantzunagaz pozik geratu dira Geinke Kirol Tald...
Zeuzkan helburu guztiak bete zituen, zapatuan, Markina-Xemeinen egin zen Kirol Egokituaren Egunak. Kirol egokitua ezagutzera emoteko asmoz, parte hartzea sustatu nahi zuen ekimenak, eta ekimenak izandako erantzunagaz pozik geratu dira Geinke Kirol Taldekoak. Denbora ona izan zuten goizeko ekimenetan, eta beraz, kirolzale asko animatu ziren herrian zehar egin zen txirrindularitza proba ikusi edo parte hartzera. Kanpoko herrietako jende askok pate hartu zuen ekimenean, giro on-onean. Arratsaldeko euriak ekimena zapuztuko zuela pentsatu zuten antolatzaileek, baina ez zen horrela izan. Atletismoa zelan egiten den ikusteko jakin-mina bazegoen, bai eta kirola egiteko tresnak probatzeko gogoa. «Inguru honetan ez da oso ezaguna eta asko izan ziren galderak egitera hurreratu zirenak», azaldu du Geinke Kirol Taldeko Ricardo Sanchezek.