Kanpotarrek be entzun dute turruna
Entzun turrune! Horrelaxe zioen Antxoa Egunaren leloak, eta horri segi eginda modura, herrikoek ez eze, kanpotik etorritakoek be bete dituzte alde zaharreko zirrikituak. Eguraldia lagun, antolatzaileak «pozik» agertu dira emaitzagaz. «Aurrekontu murritzagoagaz be, jaiak ez du mailarik galdu», esan dute. 12:00etan hasi eta 21:30era arte egon zen non gozatu. Eguerdian izan zen joan-etorririk handiena. Jai eremuan egin ziren Ein Daigun Bidi ekimenaren tonbola eta Bateragune auzi-aren epaia salatzeko elkarretaratzea be. Zubi Zaharra leporaino bete zen. Bertan egin zuten emonaldia Unanue musika eskolako umeek be. Kantuak edarto entzun ziren, saio politean. «Asko dago hobetzeko» Zilarrezko Antxoaren banaketa iragarri baino zer edo zer beranduago hasi zen. Sare konpontzaileek bete egin zuten Alaiko balkoia. Omenaldian batu ziren gaur egun sarea konpontzen dihardutenak, erretiratuta dauden batzuk eta neskatilak: Maite, Garbiñe, Mari Jose, Mari, Guruzne, Trini, Miren eta Karmele. Euren ondo-ondoan egon zen Euskadiko saregin eta neskatilen baxurako lehendakari Josune Renteria. «Ondo joan zen dana», esan du Maite Burgoa omenduak. Antxoa Eguneko aitortza urteetako aldarrikapena lau haizetara zabaltzeko aprobetxatu zuten sare konpontzaileek. Izan be, urte luzeak daroez euren lanbidea ahalik-eta hobetoen egiteko azpiegitura eskean. «Aterpe bat behar dugu, oso gogorra da horrela lan egitea. Beroa dagoenean kiskali egiten gara, eta euria dagoenean, erdiak eta bian, [...]
Entzun turrune! Horrelaxe zioen Antxoa Egunaren leloak, eta horri segi eginda modura, herrikoek ez eze, kanpotik etorritakoek be bete dituzte alde zaharreko zirrikituak.
Eguraldia lagun, antolatzaileak «pozik» agertu dira emaitzagaz. «Aurrekontu murritzagoagaz be, jaiak ez du mailarik galdu», esan dute. 12:00etan hasi eta 21:30era arte egon zen non gozatu. Eguerdian izan zen joan-etorririk handiena. Jai eremuan egin ziren Ein Daigun Bidi ekimenaren tonbola eta Bateragune auzi-aren epaia salatzeko elkarretaratzea be. Zubi Zaharra leporaino bete zen. Bertan egin zuten emonaldia Unanue musika eskolako umeek be. Kantuak edarto entzun ziren, saio politean.
«Asko dago hobetzeko»
Zilarrezko Antxoaren banaketa iragarri baino zer edo zer beranduago hasi zen. Sare konpontzaileek bete egin zuten Alaiko balkoia. Omenaldian batu ziren gaur egun sarea konpontzen dihardutenak, erretiratuta dauden batzuk eta neskatilak: Maite, Garbiñe, Mari Jose, Mari, Guruzne, Trini, Miren eta Karmele. Euren ondo-ondoan egon zen Euskadiko saregin eta neskatilen baxurako lehendakari Josune Renteria. «Ondo joan zen dana», esan du Maite Burgoa omenduak.
Antxoa Eguneko aitortza urteetako aldarrikapena lau haizetara zabaltzeko aprobetxatu zuten sare konpontzaileek. Izan be, urte luzeak daroez euren lanbidea ahalik-eta hobetoen egiteko azpiegitura eskean. «Aterpe bat behar dugu, oso gogorra da horrela lan egitea. Beroa dagoenean kiskali egiten gara, eta euria dagoenean, erdiak eta bian, bustita amaitzen dugu. Beste gauza asko be badaude hobetzeko».