Berako Gure Txokoa taldearen aurka 0-1 irabazi ondoren, ingoera fasean bigarren geratu da eta ondorioz lehenengo mailako gorenean ariko da, Mutriku F.T.-rekin batera.Argazkiak eta bideoak ikusgai daude Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzaren facebook-ean.
Oroigarria eta txapela, eta txalo zaparrada jaso zituen zapatuan, Gorka Ostolaza markinarrak Ondarroako Kafe Antzokian, «aupa Potxis» oihuen artean. Txapela soinean, azkan agurra bota zuen: «Tablau honetan ikusi dittut, kantuan hainbeste mito, eta hor behean pasatu ditut, mila momentu mitiko; eman ta hartu, hartu ta eman, gaur ikusi da polito, kultura sortzen eta kontsumitzen, hainbeste neska-mutiko; antzokikoei eta Hitzakoei txapela eskeini ta kito, mikrokulturan makrolanean zabiltzatelako tinko; euskaltzailez gain, rockero bat naz, eta izan nahi neuke betiko, rockero zaharrak ez dira hiltzen, herri zahar hau be ez da hilko». Aurretik be bertso onak entzuteko aukera egon zen, barre egiteko aukera, eta uleak puntan ipintzekoa. Buruz burukoan Joseba Artza eta Gorka Ostolaza egon ziren, azkan urteetan modura. Kartzelako gaia hurrengoa izan zuten: Aspaldi eskuetan eduki ez duzun liburua hartu duzu barriro. Ostolazak errima hiztegiari egin zion aitamena, umore puntuagaz. Artzak Bernardo Atxaga eta haren Obabakoei, serioago. Azkanean, epaileek ez zuten dudarako tarterik laga: Ostolazak 423 puntu egin zituen, eta Joseba Artzak 404,5, buruz burukoa be kontuan hartuta. Xabat Galletebeitia lekeitiarra izan zen hirugarrena, 246 puntugaz, azken urteetako laugarren postua hobetuz. Atzetik, laugarren, Nerea Ibarzabal markinarra: 224,5 puntu eskuratu zituen. Bakarkako lan edarra egin zuen. Aitor Arrizubieta Tokok 207 puntu lortu zituen, [...]
Atzo eta herenegun ihesaldiak egin zituen markinarrak. Herenegun zazpigarren geratu zen eta atzo aurrerago. Informazio gehiagorako egin klik hemen.
Sokatira, zesta-punta eta mendi bizikleta martxa izan dira, besteak beste, Sangregorioei amaiera eman diote ekintzak. 680 kiloko sokatira txapelketan Goiherri A taldea gailendu zen, bost puntugaz. Atzetik Mutriku, Gaztedi A, Goiherri B eta Gaztedi B taldeak geratu ziren, hurrenez hurren. Sailkapen orokorrari begiratuz gero, taldeen ordena Berriatuako sailkapenean geratu bezala dago baina bakoitzak duen puntuak aldatu egiten dira: Goiherri A-k 10 puntu, Mutrikuk 7, Gaztedi A-k 7, Goiherri B-k 4 eta Gaztedi B-k 2. «Beraz, aste honetan Iurretan jokatuko den 680 kiloko finalean bigarren postua bere egiten saiatuko dira mutrikuarrak»., gaineratu du Urrestik. San Gregorio txapelketa Zesta-puntako XXIV. San Gregorio txapelketan be sokatirako txapelketako giroari eutsi zioten bertaratutakoek. Txikien mailan Saizar eta Unax gailendu ziren (30-25) eta kadeteetan Mandiola III-ak eta Ibarluzeak lortu zuten garaikurra (30-24). 22 urtez azpikoetan aldiz, Retolaza eta Etxaniz izan ziren irabazleak (30-25). Azkenik, nagusietan, Lekue eta Lekerika izan ziren onenak (30-19). Partida guztietan giroa «ezinhobea» izan zela esan du Berriatuako zesta eskolako Roberto Lekuek. «Jende asko egon zen partidak ikusten». Herriko jaiei merezitako amaiera emateko, Bizkaiko abesbatzen emanaldia egin zen iluntzean, elizan.