Lea-Artibaiko txapelketa irabazi du Ostolazak, laugarrengoz
Oroigarria eta txapela, eta txalo zaparrada jaso zituen zapatuan, Gorka Ostolaza markinarrak Ondarroako Kafe Antzokian, «aupa Potxis» oihuen artean. Txapela soinean, azkan agurra bota zuen: «Tablau honetan ikusi dittut, kantuan hainbeste mito, eta hor behean pasatu ditut, mila momentu mitiko; eman ta hartu, hartu ta eman, gaur ikusi da polito, kultura sortzen eta kontsumitzen, hainbeste neska-mutiko; antzokikoei eta Hitzakoei txapela eskeini ta kito, mikrokulturan makrolanean zabiltzatelako tinko; euskaltzailez gain, rockero bat naz, eta izan nahi neuke betiko, rockero zaharrak ez dira hiltzen, herri zahar hau be ez da hilko». Aurretik be bertso onak entzuteko aukera egon zen, barre egiteko aukera, eta uleak puntan ipintzekoa. Buruz burukoan Joseba Artza eta Gorka Ostolaza egon ziren, azkan urteetan modura. Kartzelako gaia hurrengoa izan zuten: Aspaldi eskuetan eduki ez duzun liburua hartu duzu barriro. Ostolazak errima hiztegiari egin zion aitamena, umore puntuagaz. Artzak Bernardo Atxaga eta haren Obabakoei, serioago. Azkanean, epaileek ez zuten dudarako tarterik laga: Ostolazak 423 puntu egin zituen, eta Joseba Artzak 404,5, buruz burukoa be kontuan hartuta. Xabat Galletebeitia lekeitiarra izan zen hirugarrena, 246 puntugaz, azken urteetako laugarren postua hobetuz. Atzetik, laugarren, Nerea Ibarzabal markinarra: 224,5 puntu eskuratu zituen. Bakarkako lan edarra egin zuen. Aitor Arrizubieta Tokok 207 puntu lortu zituen, [...]
Oroigarria eta txapela, eta txalo zaparrada jaso zituen zapatuan, Gorka Ostolaza markinarrak Ondarroako Kafe Antzokian, «aupa Potxis» oihuen artean.
Txapela soinean, azkan agurra bota zuen: «Tablau honetan ikusi dittut, kantuan hainbeste mito, eta hor behean pasatu ditut, mila momentu mitiko; eman ta hartu, hartu ta eman, gaur ikusi da polito, kultura sortzen eta kontsumitzen, hainbeste neska-mutiko; antzokikoei eta Hitzakoei txapela eskeini ta kito, mikrokulturan makrolanean zabiltzatelako tinko; euskaltzailez gain, rockero bat naz, eta izan nahi neuke betiko, rockero zaharrak ez dira hiltzen, herri zahar hau be ez da hilko».
Aurretik be bertso onak entzuteko aukera egon zen, barre egiteko aukera, eta uleak puntan ipintzekoa. Buruz burukoan Joseba Artza eta Gorka Ostolaza egon ziren, azkan urteetan modura. Kartzelako gaia hurrengoa izan zuten: Aspaldi eskuetan eduki ez duzun liburua hartu duzu barriro. Ostolazak errima hiztegiari egin zion aitamena, umore puntuagaz. Artzak Bernardo Atxaga eta haren Obabakoei, serioago.
Azkanean, epaileek ez zuten dudarako tarterik laga: Ostolazak 423 puntu egin zituen, eta Joseba Artzak 404,5, buruz burukoa be kontuan hartuta.
Xabat Galletebeitia lekeitiarra izan zen hirugarrena, 246 puntugaz, azken urteetako laugarren postua hobetuz. Atzetik, laugarren, Nerea Ibarzabal markinarra: 224,5 puntu eskuratu zituen. Bakarkako lan edarra egin zuen. Aitor Arrizubieta Tokok 207 puntu lortu zituen, eta Eneko Arratek 206.
Uribe Kostakoa izango da hurrengo finala, ekainaren 2an.