Osoko bilkura egingo da gaur Ziortza-Bolibarren
Ziortza-Bolibarko Udalak Osoko bilkura egingo du gaur, 19:30ean, pleno aretoan. Besteak beste, aurrekontuak izango dira hizpide. Aurreko batzarreko akta onartzeaz gain, idazkari kontuhartzailearen behin-behineko izendapena be egingo da. Behin hori egin...
Ziortza-Bolibarko Udalak Osoko bilkura egingo du gaur, 19:30ean, pleno aretoan. Besteak beste, aurrekontuak izango dira hizpide.
Aurreko batzarreko akta onartzeaz gain, idazkari kontuhartzailearen behin-behineko izendapena be egingo da. Behin hori eginda, aurtengo aurrekontuei hasierako onarpena emango zaie eta dagoen diruari iazko gerakina gehituko zaio. Horretarako, 2011ko aurrekontuen kitapenaren berri emango du udalak.
(Udaletxe zaharreko bigarren solairua konpontzeko lanak be lizitaziora atarako dira)
Udaletxearen konponketa be mintzagai izango da. Izan ere, teilatua berriztatu beharra dauka udaletxeak; lanen likidazioa egingo da.
Era berean, udaletxe zaharreko bigarren solairuaren konponketa be lizitaziora atarako da.
Mozioak aztergai
Bilduk Markina-Gernika Lurralde Zatikako Plana (LZP)kentzeko mozioa be aztertuko da eta bide beretik, EAJk gai horren gainean egindako kontrako mozioa be irakurri eta bozkatuko da.
GaroƱako zentrala ixteko Bilduk udalean sartutako mozioa be bozkatuko da. Alor horretan EAJk mozio alternatibo bat prestatu du. Azkenik, Lodosako Ibaialde ikastolari laguntzeko mozioa onartuko da eta galderak egiteko tartea egongo da.