Santa Teresaren Bizitza Liburua eta Larreako karmeldarrena aurkeztu dituzte Luis Baraiazarrak eta Julen Urkizak
Urteroko hitzorduari hutsik egin barik, Markina-Xemeingo karmeldarren komentuan batu dira Karmel aldizkariaren egile eta kolaboratzaileak. Azken aldizkaria aurkezteagaz gainera, Julen Urkiza eta Luis Baraiazarra karmeldarrek idatziatako liburuak be ezagutzera emon dituzte. Hamazazpi lagun batu ziren zapatu goizean egindako aurkezpenean. Liburuen egileez gain, bertan egon ziren beste batzuren artean, Patxi Juaristi, Leire Bilbao, Ana Urkiza, Jabier Kalzakorta, eta Miren Agur Meabe eskualdeko idazleak. Berriro be, Julen Urkiza eta Luis Baraiazarrak lan ikaragarria egin dutela erakusten dute argitaratu barri dituzten liburuek: Santa Teresa Jesusena Bizitza Liburua eta Los Carmelitas en Larrea. Santa Teresaren jaiotzaren 5. mendeurrenaren harian sortu zitzaien haren idazlan guztiak euskaraz jartzeko asmoa, eta idazlan guztiekin batera ez ezik, berariazko eran be argitaratu dute, gaztelania eta euskara ezker-eskuin jarririk. Gaztelaniako testua Tomas Alvarezek Monte Carmelo argitaletxerako prestatutakoa da, eta itzulpena argitalpen horreri jarraituz egin du Luis Baraiazarrak. Zornotzako Larrea komentuko hiru mendeetako historia jaso du Julen Urkizak Los Carmelitas en Larrea liburuan. Zehaztasun handiz idatzitako lana egiteko ikerketa zabala egin behar izan du historialariak, Gasteiz, Madril eta Erromako artxibategiak tarteko, eta lan sendo horren fruitua da argitaratu barri duen obra. Garai onak eta latzak, sorreratik kanporatze arte eta errestauraziotik gaur arte, Larreako gertakari guztiak eta komunitate eta nobizioen jazoerak [...]
Urteroko hitzorduari hutsik egin barik, Markina-Xemeingo karmeldarren komentuan batu dira Karmel aldizkariaren egile eta kolaboratzaileak. Azken aldizkaria aurkezteagaz gainera, Julen Urkiza eta Luis Baraiazarra karmeldarrek idatziatako liburuak be ezagutzera emon dituzte. Hamazazpi lagun batu ziren zapatu goizean egindako aurkezpenean. Liburuen egileez gain, bertan egon ziren beste batzuren artean, Patxi Juaristi, Leire Bilbao, Ana Urkiza, Jabier Kalzakorta, eta Miren Agur Meabe eskualdeko idazleak.
Berriro be, Julen Urkiza eta Luis Baraiazarrak lan ikaragarria egin dutela erakusten dute argitaratu barri dituzten liburuek: Santa Teresa Jesusena Bizitza Liburua eta Los Carmelitas en Larrea.
Santa Teresaren jaiotzaren 5. mendeurrenaren harian sortu zitzaien haren idazlan guztiak euskaraz jartzeko asmoa, eta idazlan guztiekin batera ez ezik, berariazko eran be argitaratu dute, gaztelania eta euskara ezker-eskuin jarririk. Gaztelaniako testua Tomas Alvarezek Monte Carmelo argitaletxerako prestatutakoa da, eta itzulpena argitalpen horreri jarraituz egin du Luis Baraiazarrak.
Zornotzako Larrea komentuko hiru mendeetako historia jaso du Julen Urkizak Los Carmelitas en Larrea liburuan. Zehaztasun handiz idatzitako lana egiteko ikerketa zabala egin behar izan du historialariak, Gasteiz, Madril eta Erromako artxibategiak tarteko, eta lan sendo horren fruitua da argitaratu barri duen obra. Garai onak eta latzak, sorreratik kanporatze arte eta errestauraziotik gaur arte, Larreako gertakari guztiak eta komunitate eta nobizioen jazoerak bildu ditu Zornotzako seme karmeldar aipagarrienei bere tartea eginez.