Fleuryko espetxean dago Xabier Aranburu ondarrutarra
Fleuryko kartzelan (Paris, Frantzia) dago Xabi Aranburu joan den barikutik, sarrerako moduluan. Bera da modulu horretan oraintxe momentuan dagoen preso politiko bakarra. Kartzelara bidalita, epaileak hilabeteko epea edukiko du senideei bisita baimenak ...
Fleuryko kartzelan (Paris, Frantzia) dago Xabi Aranburu joan den barikutik, sarrerako moduluan. Bera da modulu horretan oraintxe momentuan dagoen preso politiko bakarra.
Kartzelara bidalita, epaileak hilabeteko epea edukiko du senideei bisita baimenak emoteko. Senideek aste honetan bertan bideratuko dituzte eskaerak.
- Kartzelaratzeko agindua. (2012/06/01)
- Parisko fiskaltzaren eskaera. (2012/05/31)
- Aranburu eta Gurrutxaga Miarritzeko aireportura. (2012/05/29)
- Ez ohiko osoko bilkura, Ondarroan (2012/05/29)
- Bideoa. Burrunbada Ondarroako etxeetan, Aranbururen inkomunikazio egoera salatzeko.
Xabi Aranburuk eta Oroitz Gurrutxagak joan den eguen arratsaldean deklaratu zuten Parisko epailearen aurrean, 18:00ak aldera. Aranbururen eta Gurrutxagaren deklarazioak motzak izan ziren. Epaileak biak espetxera bidaltzea agindu zuen, ETAko kideak izatea leporatuta. Horrez gain, armak, lehergaiak eta agiri faltsuak edukitzea egotzi diete.
Askatasun eskaria
Atxiloketen harira, eguen iluntzean 250 bat lagunek eskatu zuten atxilotuen askatasuna Ondarroako kaleetan zehar. Gernikako Akordioak deituta egin zen manifestazioa, Atxiloketarik ez, konponbide garaia da lelopean.
Joan den martitzenean Aranburu estraditatzeko eskatu zion Espainiako Auzitegi Nazionalak Frantziari, ustezko delitu batzuengatik: Segi gazte erakundeko kide izatea eta 2000-2005 artean kale eraso batzuetan parte hartzea egozten diote. Ostean, ETAko Kresala komandora pasatu zela dio auzitegiak, eta 2005ean Avilan (Espainia) egindako atentatu baterako furgoneta bat laga izana leporatzen diote.