Olgetan udaleku irekien gaineko batzarra egongo da barikuan 18:00etan kultur aretoan.
Alkaregin elkarteak antolatuta, Kepa Bedialauneta markinarrak txirrindularitzaren gainean prestatutako erakusketa zabalduko da gaur, 19:00etan Karmeldarren erakusketa gelan. Aurkezpenean, gainera, Miguel Madariaga Euskadiko Txirrindularitza Iraskundear...
A Santo de Que… talde debarrak Melos antzokian joko du bariku gauean. 80. hamarkadako arrakastak eskainiko dituzte 22:30ean hasita. Jesus Perez gitarra eta ahotsak, bere seme Jesus Perezek baxuan, eta Felix Llavoryk bateria eta koroekin jarriko d...
Euskarriak finkatuta, Nasa kaleko etxebizitzak eusten egon diren aldamioak hasiko dira kentzen datorren astelehenean. Hori dela eta, uztailaren erdira arte oinezkoentzat be itxita egongo da Nasa, astelehenetik barikura bitartean. Dena dela, aurreko itx...
Nazioen Munduako kide Dani Oiarbidek aurkeztuta, Ion Maia zuzendariaren Gazta zati bat dokumentala emongo dute barikuan, 19:30ean, kultur aretoan. Munduan bere gaztagatik ezaguna den Euskal Herriko herri txiki batean abiatzen da istorio hau. Herritar x...
Jai batzordeak hasi du ibilbidea. Mutrikuko Rock Kolektiboa, Mutrikuko Gazte Asanblada, Txantxangorri aisialdi taldea, Ze esateu? gazte mugimendua, Herrira! mugimendua eta beste zenbait herritar ari dira lanean, beti ere Herriko Tabernarien eta Mutriku...
Errepresioa ez dela bidea eta konponbide garaia dela azpimarratuz, Lander Fernandez Arrinda preso ohia askatzea aldarrikatu zuten eguazten iluntzean Lekeitioko Eskolapean egindako elkarretaratzean. Martitzenean, haren aurkako Europako atxilotze agindua eman zuten, eta eguaztenean atxilotu zuten Italiako Segurtasun Indarrek, Espainiako Poliziaren laguntzagaz Italiako hiriburuan, Erroman.
Aranzadi Zientzia Elkarteak gidatuta, Elgoibar 1936, eta Ahaztuen Oroimena Markinaldeko Frentea 1936 elkarteek, 36ko gerran hildako lau gorputz aurkitu dituzte Etxebarria eta Elgoibar artean dagoen Zierdamendiko hobi batean. Joan den zapatuan aurkitu zituzten gorpuzkiak, eta familia batzuen eskariari jarraituz, gorpuak hobitik aterako dituzte datorren zapatuan. Horretarako, San Miguelgo frontoian jarri dute hitzordua 11:30ean, eta 12:00ak aldera, pagadira igoko dira hilobiratutako gudariak dauden lekura. «36ko gerraren lerroa zazpi hilabetetan egonkortu aurretik, borrokak egon ziren zonalde horretan, eta ondorioz, Zierdamendiko basoan hilotz geratu ziren gudariak inguruko auzotarrek lurperatu zituzten», azaldu dute Ahaztuen Oromena taldeko kideek. Hobiak aurkitzeko, belaunaldiz belaunaldi igarotako testigantza horrek ezinbestekoak izan direla aitatu dute elkartekoek.