![](http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/site/files/2012/06/METALGINTZAREN_ALDEKO_AUTO-1-300x250.jpg)
Bizkaiko metalgintzako hitzarmen berriaren negoziazio prozesua «berton eta bertotik» egin behar dela aldarrikatzeko LAB sindikatuak auto karabanak egin ditu gaur Lea-Artibain eta Busturialdean. Murrizketak tarteko, hitzarmenaren negoziazioa «are zailagoa» izango dela gaineratu du LABek. Negoziaketa horretan sindikatuak «prekarietatearen aurka egin eta soldata igoeraren eta aukera berdintasunen alde» egingo duela esan du. Halaber, lan-osasuna oinarrizko baliabidea izatearen eta euskararen erabilera bermatzearen alde be egingo duela gaineratu du. «Patronalaren jarrera alda dezakegu, negoziazio esparruari eutsiz»