Ziardamendin aurkitutako gudariak omendu dituzte
Elgoibar eta Etxebarria artean dagoen Zierdamendiko hobian aurkitutako gudariak omendu zituzten zapatuan egindako ekitaldi berezian. Aranzadi Zientzia Elkarteak gidaturik, Elgoibar 1936 eta Ahaztuen Oroimena Markinaldeko Frentea 1936 elkarteek elkarlanean, Ziardamendiko hobi komunak aztertu zituzten, eta lau gorpuzti aurkitu zituzten bertan. “Historiak kontatzen zuena bistaratu dugu, eta ekitaldian parte hartu duten jendetzari transmititu ahal izan diogu”, azaldu dute Ahaztuen Oroimena elkartekoek. Lore eskeintza eta agurragaz omendu zituzten 36ko gerran Ziardamendin hildakoak, eta ekitaldian parte hartu zuten besteak beste, Martin Garitano (Gipuzkoako ahaldun nagusia), Ines Ibañez de Maeztu (Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendaria), Marina Bidasoro (Gipuzakoako Foru aldundiko Giza Eskubideen zuzendaria), Joseba Egibar (GBBko lehendakaria), eta Elgoibarko Udalaren ordezkariak. Horiez gainera, bertan egon ziren bai eta gudarien gorpuak aurkitzeko testigantza emon duten Ziarda inguruko bizilagunak be: Bittori Agote, Felix Etxebarria, Josefa Egidazu eta Juan Arrizabalaga. Jose Felix Tobar Arbuluk eman zion amaiera ekitaldiari; hainbeste urteren ondoren bere osaba Felix Arbulu non hilobiratuta zegoen jakiteko aukera izan zuen, familiaren eta batez be bere arrebaren kezka nagusienari amaiera emonez.