Arakistain enpresakoek urtebete daroe enplegu erregulazioan
Etxebarriko Talleres Macanicos Arakistain enpresako 22 beharginak, ia urtebete daramate enplegu erregulazioan. Ezelako informaziorik barik eta horrek eragiten duen ziurgabetasunagaz daude egunero, eta enplegua galduko duten beldur dira. Lan baldintzak ...
Etxebarriko Talleres Macanicos Arakistain enpresako 22 beharginak, ia urtebete daramate enplegu erregulazioan. Ezelako informaziorik barik eta horrek eragiten duen ziurgabetasunagaz daude egunero, eta enplegua galduko duten beldur dira. Lan baldintzak be ez dira onak. «Gaur lanera goaz eta bihar ez, nagusiaren erabakiaren arabera, eta zer asmo daukan be ez dakigu», azaldu dute. Abuztuan, enpresak oporrak hartuko ditu, eta ordutik aurrera zer gertatuko zaien be ez dakite, baina «beltz» ikusten dute egoera. Hiru soldata kobratu barik daude, eta beharginak beldur dira uztaileko soldata eta ordainsariagaz be gauza bera gertatuko ez ote den. «Gure langabezia galtzen ari gara, soldatak murriztuak ditugu eta hiru hilabetetako soldata jaso barik gaude enpresan dirurik ez dagoenaren aitzakipean, baina bitartean nagusia lasai asko bizi da, auto, etxe eta bizi kalitate izugarriagaz, langileon kontura», kritikatu dute.