‘Gazta zati bat’ dokumentala aurkeztuko du bihar, Bide Oneran, Jon Maiak
Jon Maiak zuzendutako Gazta zati bat dokumentala Bide Onera zine aretora daroa bihar Uxola elkarteak 22:00etan. Jon Maiak berak aurkeztuko du lana. Dokumentala Idiazabalgo Nazioen Mundua herri ekimenak eroan du aurrera, eta euskal gatazkaren gaia era b...
Jon Maiak zuzendutako Gazta zati bat dokumentala Bide Onera zine aretora daroa bihar Uxola elkarteak 22:00etan. Jon Maiak berak aurkeztuko du lana.
Dokumentala Idiazabalgo Nazioen Mundua herri ekimenak eroan du aurrera, eta euskal gatazkaren gaia era berritzailean aurkezten du. Giza faktorea azpimarratzen du, historiaren eta albisteen kronika estereotipoetatik aldenduta. Izen handien liluran jausi barik, herritar xumeengan jartzen ditu fokuak. Azkan batean, iragan gatazkatsua eta iluna atzean laga eta ikuslea aurrera begira era positiboan jartzen duen istorioa da Gazta zati bat.
Sarrera 3 eurokoa izango da, eta egitasmoa bera finantzatzen laguntzeko erabiliko da.