Motz-Motzianeko sari banaketa egingo dute bihar
Heldu da sariak banatzeko momentua. Epaimahaiak erabakia hartuta dauka, eta orain, Motz-Motzian film laburren lehiaketako sariak banatzea baino ez da geratzen. Bihar izango da 20:00etan, Zabiel Kultur Etxean. Hiru sari egongo dira: batetik, 18 urtetik gorako bat, sari nagusia; bestetik, 18 urtetik beherako lan onenari emango zaiona. Horrek biek Xiri Andonegik egindako harrizko kamaraz gain, sari berezi bat ere izango dute. Maila horietako irabazleak zeintzuk diren epaimahaikideek aukeratu dituzte. Ainhoa Aierbe aktorea, Tessa Andonegi aktorea, Alberto Juarez telebistako artezlea, Urtzi Manterola telebistako laguntzaile teknikoa eta Aurora Ansorregi Kalaputxiko kidea dira aurtengo epaileak. Hirugarren eta azken saria herritarrena izango da (Xiri Andonegiren harrizko kamara), eta joan den ostiralean Zabielen batu zirenen artean aukeratu zuten. Umeen saria Iñigo Gorrotxategik emango du; publikoarena Xiri Andonegiren familiak, eta irabazlearen saria epaimahaikideek.
Heldu da sariak banatzeko momentua. Epaimahaiak erabakia hartuta dauka, eta orain, Motz-Motzian film laburren lehiaketako sariak banatzea baino ez da geratzen. Bihar izango da 20:00etan, Zabiel Kultur Etxean.
Hiru sari egongo dira: batetik, 18 urtetik gorako bat, sari nagusia; bestetik, 18 urtetik beherako lan onenari emango zaiona. Horrek biek Xiri Andonegik egindako harrizko kamaraz gain, sari berezi bat ere izango dute. Maila horietako irabazleak zeintzuk diren epaimahaikideek aukeratu dituzte. Ainhoa Aierbe aktorea, Tessa Andonegi aktorea, Alberto Juarez telebistako artezlea, Urtzi Manterola telebistako laguntzaile teknikoa eta Aurora Ansorregi Kalaputxiko kidea dira aurtengo epaileak.
Hirugarren eta azken saria herritarrena izango da (Xiri Andonegiren harrizko kamara), eta joan den ostiralean Zabielen batu zirenen artean aukeratu zuten.
Umeen saria Iñigo Gorrotxategik emango du; publikoarena Xiri Andonegiren familiak, eta irabazlearen saria epaimahaikideek.