Subiranotasunari buruzko manahi ingurua egongo da barikuan Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean
Subiranotasunaren gaia jorratuko dute barikuan, Uhagon kulturguneko erakusketa gelan, Iñaki Antiguedad eta Xabier Ezeizarbarrena hizlarien laguntzagaz. Patxi Juaristi soziologo eta idazle markinarrak aurkeztu eta gidatuko duen mahai inguruaren helburua gaiaren inguruan hausnartzea izango da. Ordu bete inguruan jardungo dute geologiako irakasle, ikertzaile, eta politikariak, eta EHUko irakasle eta abokatuak, subiranotasunari lotutako gaiak jorratzen. Besteak beste, subiranotasuna zer den, Euskal Herriari zer ekarriko liokeen, zazpi probintziak kontuan hartuko lituzkeen estatua lortzea posible den, eta nazioarteko eragina edo kohesio soziala lortzeko zer egin beharko litzatekeen landuko dutela aurreratu dute. Hizlarien txanda amaituta, galderen txanda zabalduko dute. Mahai-ingurua 20:30ean hasiko da.