‘Zeure koloreak erakutsi’, gaur, Lekeition
Zeure kolore guztiak erakutsi lemapean ospatuko da gaur, Lekeition, Sexu Askapenerako Eguna. Lekeitioko Udalak eta Potxuak Martxan Emakume Taldeak elkarlanean prestatu dute eguneko programazioa. Horrela, martitzenean aurkeztutako erakusketagaz gainera, Potxuak Martxaneko kideek, Limonero-Cabaret ikuskizuna prestatu dute. 18:30ean eskainiko dute ikuskizuna kultur etxearen aurrean. Horretaz gainera, 19:00etan, 80 egunean filma ikusteko aukera egongo da Azkue Aretoan Jose Mari Goenaga filmaren zuzendariagaz, eta zine foruma egingo da pintxo batzuekin lagunduta. Kartela jaisteko.
Zeure kolore guztiak erakutsi lemapean ospatuko da gaur, Lekeition, Sexu Askapenerako Eguna. Lekeitioko Udalak eta Potxuak Martxan Emakume Taldeak elkarlanean prestatu dute eguneko programazioa. Horrela, martitzenean aurkeztutako erakusketagaz gainera, Potxuak Martxaneko kideek, Limonero-Cabaret ikuskizuna prestatu dute. 18:30ean eskainiko dute ikuskizuna kultur etxearen aurrean. Horretaz gainera, 19:00etan, 80 egunean filma ikusteko aukera egongo da Azkue Aretoan Jose Mari Goenaga filmaren zuzendariagaz, eta zine foruma egingo da pintxo batzuekin lagunduta.