San Pedro Eguneko ekimenak hastekotan daude. 12:30ean emongo zaie hasiera, meza nagusiagaz. Ostean, Esteban eta David Irusta Mallea anaiek organo kontzertua emongo dute, eurek Munitibarko herriari oparitutako organoan. 14:30ean frontoira pasatuko da jaia: bazkaritan batuko dira erretiratuak. 20:00etan botako dute txupina, eta gaua ailegatuta, 22:30ean Lotxo taldeagaz erromerian batuko dira. Bihar, Irrien Lagunak klubaren ikuskizunagaz hasiko dira ekimenak, 12:00etan. Luze joango da asteburua, aspertzeko tarterik barik. Ekainak 29, gaur (San Pedro eguna) - 12:30ean, meza nagusia. - 14:30ean, jubilatuen bazkaria, frontoian. - 20:00etan, txupina. - 22:30ean, Lotxo taldeagaz erromeria. Ekainak 30, bihar - 12:00etan, Irrien Lagunak: Kultura plazara ikuskizuna. Eguraldiaren arabera, plazan, frontoian edo udaletxeko aretoan eskainiko dute saioa. - Bitartean, I. Gisatu Txapelketari hasiera emongo diote. - 14:30ean, Gisatuen aurkezpena eta sari banaketa (3 sari). -Arratsaldean, Txapela Jaurtiketa Lehiaketa plazan. (Saria, xanpain botila). - 19:00etan, Lekeitioko tinbaleroak. - 22:30ean, Erromeria: Joxe Mendizabal. Uztailak 1, domeka - 11:00etatik 13:00etara, joko maratoia, Oizpe egoitzako joko gela barrian. Parte hartzeko, egunean bertan edo aurreko egunean be emon dezakete izena bikoteek (Saria: 100 euro bikote irabazlearentzako). - 13:00etatik 15:00etara, Lekeitioko Aittitta Makurra taldea kantu kantari, herrian zehar. - 16:00etan, pilota partidak frontoian. - 20:00etan, Johnny & Joseph: This is the Basque Country.
Estatuaren gehiegikeriak 1960. eta 1978. urteen artean eragindako giza eskubideen urratzeen biktima batzuei behintzat egindako mina aitortu eta kalte-ordainak emateko Eusko Jaurlaritzak onartutako dekretua indarrean da. Hilaren 20tik aurrera, zabalik dago ordainak eskatzeko aukera. Antxone Telleria lekeitiarra izango da ordain horiek jasoko dituztenetako bat. Antxone Telleria ia hiltzeraino jipoitu zuen Guardia Zibilak 1977an, eliza bateko itxialditik aterarazita. Aitorpena «oso-oso berandu» etorri arren, eskertzen du. Baikor izan nahi du Antxone Telleriak (Lekeitio, 1956). Gauza txarrak, minak, sufrimendua, ahazteko joera du; garrantzia gehiegirik eman gabe gordeta uztekoa. Baina ahaztuegi sentitu da 35 urteotan. Baztertua. Ez aitortua. «Abusatua». 1977an guardia zibilek burezurra eta aurpegia hautsi zikiotenetik berekin daramatza minak; fisikoak eta ikusi ezin direnak. Jasan zuen jipoiaren ondorenek bere horretan jarraitzen dute. Ondorio fisikoei medikuntzaren eta pazientziaren laguntzaz aurre egiten saiatzen da. Sentimenduzkoak gainditze aldera, bide onean ikusten du Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako dekretua. Beranduegi datorrela dio. Gabeziak dituela. Baina begi onez begiratzen dio neurriari: «Lehenengo pauso bat da». Alde onena «hasi egin direla, mugitu egin direla» dela dio. «Ausardia» aitortu dio hargatik Jaurlaritzari, jarraipena izango duen bidearen lehen urratsa besterik izango ez den esperantzarekin. 21 urte bete zituen egunean etorri zitzaion Telleriari bizitza aldatu zion gertaera: 1977ko otsailaren 26an. Mugimendu handiko garaia zen, [...]
Kareletik herri aldizkaria plazaratuko du gaur, Lekeitioko Udalak. Euskarri horren bidez, udaletxean gertatzen denaren barri herritarrei emotea dute asmoa. Lehenengo alean, Abaroa Jauregiaren inguruko erreportaiak, albiste laburrak, batzordeen aurkezpena, kale antzerkiaren erreportaia, San Pedroren inguruko testua, eta Urtzi Iriondo bandako zuzendariari egindako elkarrizketa bildu dituzte. «Kareletik izena jarri diogu aldizkariari, izan be, kareletik egiten delako arrantza eta kareletik munduari begiratu ahal zaiolako», azaldu du udalak. Eurak be kareletik begiratuko diotela herriari esan dute. «Denok ontzi berean, geure herriari buruz», adierazi dute.
Mandazketak antolatutako helduen danborradan izena emateko eguna zehaztuta dago. Uztailaren 6an egin beharko da, barikua, Mandazketa elkartean, 19:00etatik aurrera. Entseguak, bestalde, uztailaren 9an hasiko dira, 22:00etan, Merkatu Plazan.
Kaxarrankak, dantzak…beti-betiko egitaraua bada be, herritarrek ez diote hutsik egin nahi izan San Pedro Egunari. Egun handia da gaurkoa lekeitiarrentzat, hori dela eta goiz hasi dute jaia, dei eittekoen deiagaz. Urtero modura, lekeitioko Udaleko alkate eta zinegotzi, kofradiako lehendakari eta arduradunek udaletxetik elizarainoko prozesioa egin dute, Lekittoko Musika Bandak lagunduta, eta meza ostean San Pedroren omenezko prozesioa egin da San Pedroren portuko irudi aurrera arte. Ohitura zaharrari jarraituz, kilin-kalakoa egin dute hantxe, eta gero zain egon dira lekeitiarrak eta bisitariak Kaxarranka ikusteko. Gogoz txalotu dute dantza ikusgarria eta Asier Uskola dantzariak kaxa gainean erakutsitako trebezia. Dantza bat amaituta bestea ikustera joan dira plazara, bertan egin dute eta Lekeitioko Etorkizuna Dantza Taldeko neskek aurreskua. Argazki galeria ikusi.
De bote en bote konpainiak, akrobaziak, malabareak, antzerkia eta musika uztartzen dituen Argotu izeneko zirko ikuskizuna eskainiko du zapatuan, 19:30ean Arkupe aurrean. Publikoaren parte hartzea, umorea, eta jolasaren bidez, mundu osotik etorritako ar...
Dantza giroa izango da nagusi aurten, San Martin auzoko jaietan. Euskal Herriko usadioak bultzatzeko asmoz, dantza solte txapelketa antolatu zuten auzokoek orain dela urte batzuk, eta egitasmo berari kolpe diote aurten be. Horrela, Euskal Herriko txapelketetan aritzen diren 15 urtetik beherako zortzi bikotek dantza egingo dute domekan, San Martin baselizaren aurreko landan. Aurtengo barritasuna dantza soltea baldin bada be, horretaz gainera, beste hainbat ekimen prestatu dituzte auzotarrek San Martin jaiak ospatzeko. Horrela, egun osoa jai giroan pasatzeko aukera egongo da. Egitaraua: 10:00. San Martingo III. Martxa. 11:30. Herri meza. Ostean. Aurreskua. 13:00. Dantza solte txapelketa. 200 euro 150 euro 100 euro. 14:00. 25. Paella Txapelketa. Sariak: 60 euro eta garaikurra 50 euro 40 euro Bi txanpan botila. 16:00. Umeen jolasak eta txokolatada. 17:00. XXVIII Mus Txapelketa eta XXV. Briska Txapelketa. Sariak: 180 euro eta txapelak 120 euro eta garaikurrak 90 euro 60 euro. 19:00. Zozketa. Egun guztian zehar. Angel Egia arituko da giroa alaitzen.
Ondarroako Udalak diru laguntza deialdiak onartu ditu dekretu bidez. Batetik, euskara ikastaroak egin dituzten herritarrentzat laguntzak egongo dira. Deialdi horren helburua da herritarrei diru laguntzak ematea 2011-2012 ikasturtean egin dituzten euska...