Bertoko produktuen ekoizpenaren eta kontsumoaren garrantziaz jabetuta, Plaza Merkatuko jarduera indartzeko azterlana jarri du martxan Lekeitioko Udalak. Garapen ekonomikoa modu integralean aztertu eta hausnarketa estrategiko sakona egingo dute garapen ...
Euria eta lokatza protagonista izan baziren ere, lagunarteko giro atseginean igaro zuten domeka Debabarreneko IV. BTT Martxara hurbildu ziren BTT zaleek. Eguraldi txarra dela eta, aurreko urteetan baino parte hartze txikiagoa izan zuen probak, baina hala eta guztiz ere, Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako 220 lagun elkartu ziren, baita Alcala de Henares eta Burgosetik etorritakoak ere. Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak eta Debegesa Garapen Agentziak eskualdeko BTT kluben laguntzarekin antolatutako martxa herrikoia da honakoa, eta helburua partaideei mendi bizikletaz gozatzeko aukera eskaintzea eta Debabarreneko BTT Zentroak dituen ibilbide ikusgarriak ezagutzera ematea da. Argazkiak ikusgai
Senperen hil duten emakumearen hilketa salatzeko elkarretaratzea deitu du Markina-Xemeingo Udalak. Emakumeen kontrako indarkeria gehiagorik ez lelopean egingo da elkarretaratzea, bihar, 20:00etan, udaletxe aurrean. Herritar guztiei salaketa horretan pa...
Iparra Guraso Elkarteak Txomin Agirre ikastolako jolastokian aterpea ipintzeko eskaria egin dio, beste behin be, Ondarroako Udalari. 400 snadura aurkeztu ditu guraso elkarteak udaletxean, 2007an udalak sinatu zuen akordioa betetzeko eskariagaz.
Koadrila Egunaren prestaketa herritar guztien artean egiteko asmoarekin, bilera zabala antolatu du jai batzordeak. Gaurko egin dute hitzordua, 19:30ean, Gaztetxean. Mutrikuko Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu parte hartzera. Izan ere, adin guzt...
Txalo zaparradapean ospatu da Motz-motzian lehiaketaren sari banaketa Zabiel Kultur Etxean. Epaileek hala erabakita, irabazlea Roberto Guimeransen Bukaera izan da. 18urtetik beherako saria, berriz, Amets Lekuberen Zirkua Badator. Zirkua Badijua-ri eman...