36ko gerraren memoria historikoa berreskuratuko dute, Xemeinen egingo den emanaldi berezian
36ko gerrak iraun zuen bitartean Markinan eta Xemeinen gertatutakoak gogora ekarriko dituzte bihar gabean, Xemeinen, musika, antzerkia eta poesia emanaldiaren bidez. Gerra Zibila jendea da hila izeneko emanaldian, Pablo Fernandez Arrieta musikariak, Bilboko Udal Musika Bandako lau musikarik, Xemein Abesbatzak, Garaian Kultur Elkarteak, Ahaztuen Oroimena Elkarteak, eta Abarka antzerki taldeak parte hartuko dute. Olerkiak, antzezlanak, testigantzek eta musikak bat egingo dute ikuskizunaren baitan. Garaian elkartekoek gertatutakoaren kontakizuna egingo dute, eta argazkiak eta bideoz grabatutako testigantzak tartekatuko dira. Danetara garai hura bizi izan zuten bost lagunen testigantzak ikusi ahalko dira: Maria Barrutiarena, Jesusa Espillarena, Maria Txurrukarena, Josefa Egidazurena eta Kasilde Aginagarena. Musikak garrantzi handia izango du emanaldian. Halan, Xemein Abesbatzagaz gainera, Patxi Juaristi EHUko irakasleak idatzitako olerkiekin, Pablo Fernandez Arrietak emanaldirako espresuki konposatu zuen obra entzungai egongo da. Gaiaren harira, momentu hunkigarriak be egongo direla aurreratu dute antolatzaileek, Abarka antzerki taldekoek, gerran bizi izandako egoerak irudikatuko dituzte-eta. Xemeingo elizaren kanpokaldean prestatuko dute eskenatokia. Pantaila erraldoi bi jarriko dituzte parrokiaren alde banatara, eta 65 metro karratuko tarima. Horretaz gainera, 800 bat aulki egongo dira ikusleentzat.
36ko gerrak iraun zuen bitartean Markinan eta Xemeinen gertatutakoak gogora ekarriko dituzte bihar gabean, Xemeinen, musika, antzerkia eta poesia emanaldiaren bidez. Gerra Zibila jendea da hila izeneko emanaldian, Pablo Fernandez Arrieta musikariak, Bilboko Udal Musika Bandako lau musikarik, Xemein Abesbatzak, Garaian Kultur Elkarteak, Ahaztuen Oroimena Elkarteak, eta Abarka antzerki taldeak parte hartuko dute.
Olerkiak, antzezlanak, testigantzek eta musikak bat egingo dute ikuskizunaren baitan. Garaian elkartekoek gertatutakoaren kontakizuna egingo dute, eta argazkiak eta bideoz grabatutako testigantzak tartekatuko dira. Danetara garai hura bizi izan zuten bost lagunen testigantzak ikusi ahalko dira: Maria Barrutiarena, Jesusa Espillarena, Maria Txurrukarena, Josefa Egidazurena eta Kasilde Aginagarena. Musikak garrantzi handia izango du emanaldian. Halan, Xemein Abesbatzagaz gainera, Patxi Juaristi EHUko irakasleak idatzitako olerkiekin, Pablo Fernandez Arrietak emanaldirako espresuki konposatu zuen obra entzungai egongo da. Gaiaren harira, momentu hunkigarriak be egongo direla aurreratu dute antolatzaileek, Abarka antzerki taldekoek, gerran bizi izandako egoerak irudikatuko dituzte-eta.
Xemeingo elizaren kanpokaldean prestatuko dute eskenatokia. Pantaila erraldoi bi jarriko dituzte parrokiaren alde banatara, eta 65 metro karratuko tarima. Horretaz gainera, 800 bat aulki egongo dira ikusleentzat.