Garabilako garajeak alokatuko ditu Lekeitioko Udalak
Garabilako garageak alokairuan jarrriko ditu Lekeitioko Udalak. Uztailaren 9tik 13ra bitartean zabalik egongo da izena emoteko epea, eta lehentasuna izango dute herrian erroldatutakoek eta autoaren zerga herrian ordaintzen dutenek. Halanda be, jende ge...
Garabilako garageak alokairuan jarrriko ditu Lekeitioko Udalak. Uztailaren 9tik 13ra bitartean zabalik egongo da izena emoteko epea, eta lehentasuna izango dute herrian erroldatutakoek eta autoaren zerga herrian ordaintzen dutenek. Halanda be, jende gehiegi aurkeztuko balitz, zozketa egingo litzateke. Danetara, 40 plaza daude libre, eta hileko 75 euro ordaindu beharko dira. Bestalde, urrutiko aginteagatik 30euroko fidantza be jarri beharko da. Alokairua ekainaren 16tik irailaren 30arte luzatuko da.