60 bat ertzainek deklaratu dute epaiketaren bigarren saioan, Fiskaltzaren testigu modura
Ertzainek deklaratu dute gaur, Espainiako Auzitegi Nazionalean, Fiskaltzaren testigu modura, zortzi ondarrutarren kontrako epaiketaren bigarren saioan. Atzoko legez, ordu erdiko atzerapenagaz hasi da saioa, 10:30ean. Jon Iñaki Esnaola debarraren aboka...
Ertzainek deklaratu dute gaur, Espainiako Auzitegi Nazionalean, Fiskaltzaren testigu modura, zortzi ondarrutarren kontrako epaiketaren bigarren saioan. Atzoko legez, ordu erdiko atzerapenagaz hasi da saioa, 10:30ean.
Jon Iñaki Esnaola debarraren abokatuak eskatuta, haren aldeko testigu bat egon da hasierako minutuetan Fiskaltzaren galderei erantzuten. Testiguak ukaru egin du Esnaolak ETAgaz zerikusirik duenik. Ertzainek deklaratu dute gero: 60 batek erantzun diote Fiskalaren galderei, atzo egin modura, bideokonferentzia bidez, banaka, binaka zein hirunaka. 14:30ak aldera amaitu da gaurko saioa. Astelehenean egingo da hirugarren eta azken saioa, 10:30ean hasita.