Arrigorrin eta Saturraranen bainua debekatu dute, gasolio isuria egon delako
Atzo eguerdian gasolio orbana agertu zen Ondarroako Arrigorri hondartzaren eta Mutrikuko Saturraranen parean. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako larrialdi zerbitzuetako teknikariek 24 orduz bainua debekatu dute bi hondartzetan. Ustez, Ondarroako portu...
Atzo eguerdian gasolio orbana agertu zen Ondarroako Arrigorri hondartzaren eta Mutrikuko Saturraranen parean. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako larrialdi zerbitzuetako teknikariek 24 orduz bainua debekatu dute bi hondartzetan. Ustez, Ondarroako portuan itsasontzi batek isuritako gasolioa dela jakin eragin dute teknikariek. Horren aurrean, herritarrei uretan zer edo zer arraroa ikusiko balute Udaltzaingora jotzeko eskaera egin diote arduradunek.
Momentuz, 24 ordu igaro arte, bi hondartzetan debekatuta dago bainatzea.