Ibilgailuetan lapurtu dute Lekeition
Lapurretak egon dira gaur gabean, Lekeitioko gune desberdinetan aparkatuta zeuden ibilgailuetan. Ertzaintzak jakitera emon duenez, hamabi izan dira lapurreta jasan duten autoak, eta lapurrek sistema bera erabili dute guztietan. Gidariaren edo kopilotua...
Lapurretak egon dira gaur gabean, Lekeitioko gune desberdinetan aparkatuta zeuden ibilgailuetan. Ertzaintzak jakitera emon duenez, hamabi izan dira lapurreta jasan duten autoak, eta lapurrek sistema bera erabili dute guztietan. Gidariaren edo kopilotuaren aldeetako leihoak apurtu eta barruan zeuden objektuak eroan dituzte. Lapurtutako objektuen artean, GPSak, musika-erreproduzitzaileak eta betaurrekoak daude.