ISO ziurtagiriagaz Bandera Urdinik ez dela behar esan du Mendexako Udalak
Azken urteetan eduki badu be, aurten Mendexako Karraspio hondartzak ez dauka Bandera Urdinik. «ISO bandera dauka eta hori Bandera Urdina baino hobea da», argitu du Mendexako alkate Jesus Anakabek. Zehatz esateko ISO 9001 eta ISO 14001 ziurtagiriak d...
Azken urteetan eduki badu be, aurten Mendexako Karraspio hondartzak ez dauka Bandera Urdinik. «ISO bandera dauka eta hori Bandera Urdina baino hobea da», argitu du Mendexako alkate Jesus Anakabek.
Zehatz esateko ISO 9001 eta ISO 14001 ziurtagiriak ditu Mendexako Karraspio hondartzak. «Bandera Urdinak baino berme gehiago ematen dute bi ziurtagiri horiek eta horregatik, aurten ez dugu eskatu Bandera Urdinik. ISO edukita, ez dauka zentzurik eta», gaineratu du Anakabek.
Funtsean, ingurugiroaren kalitatea eta kudeaketa ona berresten dituzte bi ziurtagiriek. «Zerbitzuak be horretan sartzen dira eta ondorioz, osotasunean hartuta, Karraspio kalitatezko gunea dela berresten dute ziurtagiriek».
Ziurtagiri horiek 2003az geroztik ditu Karraspiok eta urte batzuetan Bandera Urdina be eduki du. «Orain ostera, zentzu handirik ez daukala uste dugu eta horregatik ez dugu eskatu be egin».