Partidu bikainekin estreinatu da Binakako Zesta Txapelketa Nagusia
Goikoetxeak eta Alliez IIak, eta Egiguren IIak eta Hernandezek, Binakako Zesta Txapelketa Nagusiko lehen puntua lortu dute. Barikuko estreinakoan irabazi zuten lehenengoek, eta domekan nagusitu ziren bigarrenak. Goikoetxeak eta Alliez IIak 35 eta 27 irabazi zieten Garcia eta Lopezi partidu lehiatu baten ondoren. Markagailuan aurretik joan ziren ia partidu guztian Garcia eta Lopez baina 27ko berdinketaren ondorioz Goikoetxea indartsu bategaz egin zuten topo eta berdinketatik 27 31ra pasatu zen, gauzak argi utziz. Munduko Pilota Batzarrak antolatutako bigarren partiduan 35 eta 25 irabazi zieten Egiguren IIak eta Hernandezek Erkiagari eta Enbileri. Irabazleek segurtasun handia erakutsi zuten kantxan eta ez zuten pilotarik galtzen utzi, hori dela eta, laister jarri ziren aurrean markagailuan. Binakako txapelketagaz gainera, Open Txapelketa be estreinatu da asteburuan. Goitia eta Konpak, 30 eta 26 irabazi zuten Beide eta Bailoren kontra barikuan, eta Moresmau eta Zabalak 30 eta 17 gainditu dituzte Olharan eta Mandiola. 20an jokatuko da hurrengo norgehiagoka. Binakako Zesta Txapelketa Nagusiko hirugarren jardunaldia, uztailaren 16an, Karmen Egunean, jokatuko da. Bi partidu egongo dira.
Goikoetxeak eta Alliez IIak, eta Egiguren IIak eta Hernandezek, Binakako Zesta Txapelketa Nagusiko lehen puntua lortu dute. Barikuko estreinakoan irabazi zuten lehenengoek, eta domekan nagusitu ziren bigarrenak. Goikoetxeak eta Alliez IIak 35 eta 27 irabazi zieten Garcia eta Lopezi partidu lehiatu baten ondoren. Markagailuan aurretik joan ziren ia partidu guztian Garcia eta Lopez baina 27ko berdinketaren ondorioz Goikoetxea indartsu bategaz egin zuten topo eta berdinketatik 27 31ra pasatu zen, gauzak argi utziz.
Munduko Pilota Batzarrak antolatutako bigarren partiduan 35 eta 25 irabazi zieten Egiguren IIak eta Hernandezek Erkiagari eta Enbileri. Irabazleek segurtasun handia erakutsi zuten kantxan eta ez zuten pilotarik galtzen utzi, hori dela eta, laister jarri ziren aurrean markagailuan.
Binakako txapelketagaz gainera, Open Txapelketa be estreinatu da asteburuan. Goitia eta Konpak, 30 eta 26 irabazi zuten Beide eta Bailoren kontra barikuan, eta Moresmau eta Zabalak 30 eta 17 gainditu dituzte Olharan eta Mandiola. 20an jokatuko da hurrengo norgehiagoka.
Binakako Zesta Txapelketa Nagusiko hirugarren jardunaldia, uztailaren 16an, Karmen Egunean, jokatuko da. Bi partidu egongo dira.