Dekatloiak Karmen jaietako giroa piztu du
Karmen jaieri hasiera emonez, Dekatloia jokatu zuten herriko koadrilek atzo arratsaldean. Guztira bederatzi koadrilek parte hartu zuten ekimenean eta hainbat proba egin zituzten. Besteak beste, Artibai ibaian piraguan ibili, piramideak egin eta urez be...
Karmen jaieri hasiera emonez, Dekatloia jokatu zuten herriko koadrilek atzo arratsaldean. Guztira bederatzi koadrilek parte hartu zuten ekimenean eta hainbat proba egin zituzten. Besteak beste, Artibai ibaian piraguan ibili, piramideak egin eta urez betetako globoak hartu eta paipuagaz behegainean surf egin zuten. Talde bakoitzean 8-12 lagun inguru zeuden eta ondo pasatu zuten. Ekimena ikusten be herritar asko egon ziren eta denek ondo pasatu zuten.
