Eztanda egin du jaiak, Markina-Xemeinen
Imanol Aretxabaletak piztutako zuziriaren eztandagaz hasi dira Markina-Xemeingo Karmen Jaiak. Plaza bete jendek entzun ditu aurtengo lau pregoilarien berbak. Maribi Gisasola, Ikerne Iriondo, Eider Maguregi eta Helene Ansola balkoira atera dira, 36ko g...
Imanol Aretxabaletak piztutako zuziriaren eztandagaz hasi dira Markina-Xemeingo Karmen Jaiak. Plaza bete jendek entzun ditu aurtengo lau pregoilarien berbak. Maribi Gisasola, Ikerne Iriondo, Eider Maguregi eta Helene Ansola balkoira atera dira, 36ko gerraren oroipena egiteko, eta gogoz txalotu dituzte herritarrek euren berbak.
Lau herritarrek oroigarriak jaso dituzte udaleko ordezkarien eskutik eta txupinari sua emon dio Aretxabaletak bost egunetako jaieri ateak zabalduz. Akoda’s Bozina txarangak eta mila koloretako paper eta globoek jai giroan sartu dituzte herritarrak.
