Gaur arratsaldean botako dute jaien hasierako txupina
Gaur arratsaldean hasiko dira 2012ko Karmen Jaiak. Lau herritarrek irakurriko dute jaien hasierako pregoia aurten; «urduri baina emozioz beteta» daude, Maribi Gisasola, Ikerne Iriondo, Eider Maguregi eta Helene Ansola. 36ko gerra izango dute gogoan. ...
Gaur arratsaldean hasiko dira 2012ko Karmen Jaiak. Lau herritarrek irakurriko dute jaien hasierako pregoia aurten; «urduri baina emozioz beteta» daude, Maribi Gisasola, Ikerne Iriondo, Eider Maguregi eta Helene Ansola. 36ko gerra izango dute gogoan.
Egitaraua:
Gaur, uztailak 13
- 18:00. Koadrilak, umeak eta gurasoak, Alarabigaz batuko dira Xemeinen, eta Goiko Portalera joango dira Akoda’s bozine txarangaren laguntzagaz jaiei hasiera emoteko.
- 18:30. Jaien hasierako txupinazoa Goiko Portalean, udaletxe aurrean. Aurten, Markina-Xemeingo Garaian elkartearen eskutik. Alarabi aurkeztu ondoren lau herritarrek 36ko gerrako gertaerak oroituz pregoia irakurriko dute udaletxeko balkoitik. Ondoren txupinazoa botako dute.
- 19:00. Koadrilan kalejira bizikletaz, Akoda’s bozina txarangaren atzetik.
- 19:15. Txistularien, buruhandien eta erraldoien kalejira.
- 21:00. Danborrada.
- 22:30. Rock kontzertua Zelaian: AD, Su Ta Gar eta Egurra ta Kitto.