Gerediagako sarbidetik sartu eta Bilboraino joatea Iurretatik Bilboraino joatea baino 0,79 euro garastiago dela salatu du Lea-Artibaiko Bilduk. Tarifa horrekin,
Aldundiak Lea-Artibaiko herritarrak “beste behin be zigortu egin” dituela diote udalek. Gerediagatik Bilborako tarteak Iurretatik Bilborako tarteak duen prezio bera eduki beharko lukeela gaineratu dute.
Izan be, Lea-Artibaiko
gidari batzuek Gerediagan sartu eta Iurretan irteten dutela esan dute, “garestiago ez ordaintzeko”. “Iurretan irten eta barriro be autobidera sartuko dira, Bilboko noranzkoan. Hori eginez gero, ordainsaria lehen bezain beste ordaindu behar dutelako (2,01 euro)”. Halan da be, Bilduk adierazi du Durango parean gertatzen zen zirkulazio pilaketaren arazoa konpondu dela. Baina horren aurrean, orain, beste arazo bat sortu daitekeela be gaineratu du. Izan be, Gerediagan sartu eta Iurretan irtenez gero, Iurretako birbilguneko zirkulazioa pilatu egingo dela eta horrek zirkulazio berregituraketari barriro be kalte egingo diola gaineratu du.
“Lea-Artibaiko
Bilduk uste du beharrezkoa dela bidesariak egokitzea Gerediaga eta Iurreta tartean, Lea-Artibai bezalako eskualdeeak ekonomikoko ez zigortzeko”.
Kasu honegaz,
Bizkaiko Foru Aldundiarentzat Lea-Artibai bigarren mailako eskualdea dela gaineratu du Bilduk. “Ureberuaga-Berriatua errepidea ez egiteko erabakiaren aurrean, orain, Durangaldeko zirkulazioa arintzeko be Lea-Artibaiko biztanleak gara kaltetuenak”.
Aurrera begira, Bilduk Gerediagako errepide berriak eragindako
tarifikazio sistema birplanteatzeko eskaera egiten jarraituko duela gaineratu du. “Horretarako
udaletan mozioak sartuko ditugu eta gai hau Batzar Nagusietara eramateko asmoa azalduko dugu”.
- Gaur egun dauden tarifak:
- Bilduk proposatzen dituen tarifak: