Lekeitioko plazan janarien txosna jartzeko lehiaketa zabaldu du Lekeitioko Udalak
Herri jabarikoa den Independentzia plazako zoruaren erabilera pribatiboa lortzeko lehiaketa martxan jarri du Lekeitioko Udalak. San Antolin Jaietan, janarien txosna bat jartzeko erabiliko da gunea. Baldintza nagusia, bertoko produktuen salmentarako iza...
Herri jabarikoa den Independentzia plazako zoruaren erabilera pribatiboa lortzeko lehiaketa martxan jarri du Lekeitioko Udalak. San Antolin Jaietan, janarien txosna bat jartzeko erabiliko da gunea. Baldintza nagusia, bertoko produktuen salmentarako izatea izango da. Beste urte batzuetan egin izan ohi den enkantea barik, lehiaketa eredua erabiltzea erabaki du udalak. «Aurkeztutakoen eskaintzaren kalitateari garrantzia emanez», esan dute. Halan, horrelako salmentetan egiaztutako esperientzia, azpiegitura mota, higiene neurriak, eta eskeintzen dituzten ekintza osagarriak izango dituzte kontuan. Halanda be, lehieketan parte hartzeko gutxieneko prezioa 15.193, 63 eurokoa izango da. Proposamenak aurkezteko epea uztailaren 20an amaituko da. Eskaria udaletxean, udala@lekeitio.com helbide elektronikoan edo 94 60 34 100 telefonoan egin daiteke. Informazio guztia www.lekeitio.com webgunean dago.