Malen jaietako bazkarietarako txartelak salgai daude
Mutrikuko Malen jaietan egingo diren bi bazkarietarako txartelak salgai daude. Gazte Egunekoak (hilak 21) hainbat tabernatan daude salgai. Koadrila Egunekoak Miruaitz frontoiko tabernan. Gazte Eguneko txartelek 12 euroko prezioa dute, eta prezio horre...
Mutrikuko Malen jaietan egingo diren bi bazkarietarako txartelak salgai daude. Gazte Egunekoak (hilak 21) hainbat tabernatan daude salgai. Koadrila Egunekoak Miruaitz frontoiko tabernan.
Gazte Eguneko txartelek 12 euroko prezioa dute, eta prezio horren barruan bazkaria eta kamiseta sartzen dira. Horiek Zubixa, Subeltz, Zubiaram eta gaztetxean daude salgai. Hilaren 19a txartelak erosteko azken eguna izango da. Egunean bertan, bazkaria merkatu plazan egingo dute, betiko moduan.
Koadrila Eguneko bazkariko txartelak, aldiz, Miruaitzen daude salgai, 10 eurotan. Egunean bertan bazkaria 15:00etan izango da, Miruaitz frontoian.
